2017 - 11 - 21

Ikasturte amaierako Jaialdia

musika hitz egiten

Baztartxo Antzokian, ekainaren 9an, 19:00etan (osteguna), Bizkargi Musika eta dantza eskolako ikasleen eskutik, ikasturte amaierako Jaialdia ospatu zen. Partehartzaile ugari izan zen, adin guztietako ikasleek parte hartu zuten, txikienetatik hasi, gurasoak eta baita adin guztietako helduak ere.
Musikariak, orkestra, abesbatza, euskal musika tresnak, dantzariak e.a. bertan aritu ziren, guztien elkarlanari esker Jaialdi bikaina atera zen.  Hona hemen argazkiak:

2016-17 Ikasturterako izen-ematearen azken epea

matrikula azken

Datorren ikasturterako izen-ematearen azken epea, maiatzaren 30etik ekainaren 17arte irekiko da, plazak bete arte. Aukeran izango diren ikasgaiak hauek dira:

Taldeka: Musika Hezkuntza Goiztiarra 0-2 urte, Musika Tailerrak 3-6 urte, Dantza Tailerrak 4-6 urte, Musika Hizkuntza 7 urtetik aurrera, Dantza, Harmonia – Abesbatza, Musika Tailerrak Helduentzako, Dantza Helduentzako.
Ahots-Dantza-instrumentu taldeak: Orkestra, Abesbatza, Dantza Taldeak, Trikitixa eta Pandero Taldeak, Klarinetea eta Saxofoi Taldea, Soka Taldeak,Teklatu Taldeak.
Musika Tresnak: Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa-Tronpeta, Tronboia, Bonbardinoa, Tuba, Pianoa, Teklatua, Akordeoia, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Baxu elektrikoa, Bateria, Txistu, Trikitixa, Alboka, Panderoa, Txalaparta, Perkusioa.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara. Ekaineko azken astean: 9:30etatik 13:00etara.

Pianoko ikasleen entzunaldiak

piano

Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleek hirugarren hiruhileko bi entzunaldi eskainiko dizkigute. Lehena, arratsaldeko 17:30etan eta bigarrena 18:30etan Elkarguneko Oteiza aretoan. Hona hemen egitarauak:

VII. Tronboneitor Aretxabaletan

VII Tbneitor

Igandean, maiatzaren 22an, Aretxabaletako Musika Eskolak antolatuta VII. Tronboi topaketa, “Tronboneitor” ospatu zen. Bertan bildu ziren musika eskola ezberdinetako ehun bat tronboijole. Bizkargi Musika Eskolako ikasleek ere bertan parte hartu zuten: Danel Larrañaga, Eider Azpiazu, Ane Epelde eta Arkaitz Alkorta. Egitaraua hauxe izan zen: 9:30etatik harrera, entsegua eta soinu frogak. 12:15etan Kalejira eta 12:30etan  kontzertua eskainiko dute herriko Enparantza nagusian. Hona hemen argazki batzuk:

Oier Aldazabal eta Oier Salegi, Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketan Errenterian

errenterian1

Larunbatean Gazte Mailako XXX. Gipuzkoako Aurreskulari  Txapelketako finala jokatu zuten, Errenteria Hiria Kulturgunean Erein elkartearen eskutik eta Errenteriako Udalaren eta Euskal Herriko Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin.  24 dantzarik hartu zuten parte finalean, azken hilabeteetan finalera heltzeko hainbat herritan kanporaketak egin ostean.

Bi kategoriatan lehiatu zuten dantzariak: A taldean 7 eta 11 urte artekoak  eta B taldean, berriz, 12 eta 15 urte artekoak eta Baiona, Lezo, Azkoitia, Elgoibar, Etxarri aranz, Altsasu, Ibarra, Donostia, Zordia, Billabona, Hernani eta Oiartzundik heldu ziren. “A” taldean parte hartu zuten Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako Aitor Sorazu-ren 2 ikasleek: Oier Aldazabal eta Oier Salegi. Zorionak beraiei egin duten lanarengatik! Hona hemen argazki batzuk:

VII.”Tronboneitor” – Tronboi topaketa Aretxabaletan

18159456008_255cd6f646_z

Datorren igandean, maiatzaren 22an, Aretxabaletako Musika Eskolak antolatuta VII. Tronboi topaketa, “Tronboneitor” ospatuko da. Bertan bilduko dira musika eskola ezberdinetako ehun bat tronboijole. Bizkargi Musika Eskolako ikasleek ere bertan parte hartuko dute: Danel Larrañaga, Eider Azpiazu, Ane Epelde, Jon Fernandez eta Arkaitz Alkorta. Egitaraua hauxe izango da: 9:30etatik harrera, entsegua eta soinu frogak. 12:15etan Kalejira eta 12:30etan  kontzertua eskainiko dute herriko Enparantza nagusian. Hona hemen joan zen ikasturteko edizioko argazki batzuk:

EMUSIK2016, asteburu alaia musikaz eta dantzaz osaturik Azkoitian

_DSC0023

Azkoitian ere ospatu zuten pasa den asteburuan Europako Musikari Gazteen Jaialdia, eta bi egunez jarraian musikaz gozatzeko aukera izan dugu azkoitiarrok. Gainera, Alemaniako eta Kataluniako gazteekin oholtza partekatzeko aukera izan dute Bizkargi musika eskolako ikasleek. Europako ereserkia eta EMUSIKerako espreski konposatutako abestia “Musikatu bizitza” izan ziren gehien entzundako abestiak. Herritarrak harrera ezin hobea egin ondoren, denak elkarrekin Balda Plazan musika eta dantza saio ugari eskaini zituzten. Hona hemen bideoa ikusteko esteka: https://youtu.be/eR6fD7Q0djU

II SAXTEA LEIOA 2016

CARTEL2

Joan zen larunbatean ospatu zen II.SAXTEA, Saxofoilari Topaketa Leioan. Bertan ekintza ezberdinak ospatu ziren:
 maiatzaren 10ean, Leioako Kontserbatorioko saxo ikasle eta irakasleak, auditorioan 20:00etan Kontzertua. Maiatzaren 12-13an, Saxofoi ikastaroa Leioako Kontserbatorioan, Nacho Solanaren eskutik.
Maiatzaren 14an, “HAMAIKASAX EGUNA”, saxofoilari topaketa, hitzaldiak, erakusketak, kale kontzertuak, bazkari herrikoia eta amaiera kontzertua ospatu ziren. Bizkargi Musika eskolatik 8 ikaslek parte hartu zuten.Hona hemen argazki batzuk: