2017 - 11 - 21

2016/17 ikasturterako eskaintza

mutilak3

Datorren ikasturtean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako eskaintza hauxe izango da:
MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA (0-2 urte) – MUSIKA TAILERRAK (3-4 urtetik aurrera) – DANTZA TAILERRAK (4 urtetik aurrera) – MUSIKA eta DANTZA TAILERRAK HELDUENTZAT – MUSIKA HIZKUNTZA (7 urtetik aurrera) – HARMONIA – ABESBATZA – INFORMATIKA MUSIKALA (musika-partituren edizioa).

Musika Tresnei dagokion aukera, edozein adinetako ikasleentzat hauxe izango da:

Adar polifonikoa: pianoa, gitarra, akordeoia. Zurezko-haizezkoak: trabeskako flauta, flautina, klarinetea, saxofoia . Metalezko-haizezkoak: tronpeta, tronboia, tuba, bonbardinoa. Perkusioa / Harizkoak: biolina. Euskal musika tresnak: txistu, silbotea, trikitixa, panderoa, alboka, txalaparta.

Joera berriak: Teklatua – Gitarra elektrikoa – Gitarra baxua – Bateria
Hala ere, beste edozein espezialitate motaren eskaera  proposatzeko aukera ematen dugu.Ikasle kopuruaren arabera aipaturiko proposamenak aztertuko genituzke.

DANTZA: Euskal dantza
IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: (eskola-aldian): 9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.

2016-17ko Ikasturteko egutegia

2016-2017

2016-17 Ikasturtearen hasiera irailaren 5ean izango da. Beraz, irailaren 1ean eta 2an idazkaritzako bulegoa irekita egongo da eskola aldiko ordutegiarekin; hau da, goizez 9:30etatik 11:30etara eta arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.
Aurtengo ikasturteari amaiera eman diogu. Hala ere, ekainaren 29arte idazkaritzako bulegoa irekita egongo da, bakarrik goizez 10:00etatik 13:00a arte. Bestalde, edozein kontsulta edo eskaera egin nahi izan ezkero idatzi ondorengo helbidera: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta erantzungo zaizue.
Hona hemen 2016-17 ikasturteko egutegia:

IX. Zatoz dantzara Balda plazara – San Juan gauean

SANJUN SUA

San Juan gauean, ekainaren 23an osteguna, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, kalean zehar herriko dantzari gaztetxoek protagonistak izango dira ondorengo programazioarekin: arratsaldeko 19:15etan Musika Eskola zaharreko parkean, dantzarien bilkura. 19:30etan irteera Balda plazara. Hauxe da ibilbidea: Gaztan Enea parkea, Eliz ataria, Plaza Berri eta Balda plaza.  Bertan, dantzari guztiek elkarturik dantzatuko dituzte ondorengo dantzak: Martxa Luzaide, Bolant Dantza, Abaltzisketako Txantxo dantza, Lapurdiko Makil dantza eta Oriako Sorgin dantza. Ekitaldia  20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte.
 BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, IX. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiak, Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!

Trikitixako ikasleen entzunaldia

trikitixaPandero

Ekainaren 14an, asteartea, arratsaldeko 6:00etan hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko, trikitixa eta panderojole ikasleek entzunaldi bat eskainiko dute. Entzunaldi hau, Elkarguneko “Oteiza” aretoan ospatuko da. Bestalde, musika eskolako ikasleen azken emanaldia, San Juan bezperan izango da BALDA PLAZAN, VII. Zatoz dantzara BALDA plazara ekintzarekin, Aitor Sorazuren gidaritzapean. Guztiok gonbidatuta zaudete. Hona hemen egitaraua: