2017 - 11 - 21

Nolakoa da?: fagota

fagot-kont animt

Fagota haize-zurezko instrumentuen barruan handiena da, eta bere doinua oso grabea da. Mihi bikoitza dauka, eta hori tutuaren muturrean eduki beharrean, beste instrumentuetan bezala, bere erdialdean dago, eta “s” itxura dauka. Fagot obrak barrokotik gaur egunera arte daude, ohiko musika tresna bat da orkestra eta bandetan. Vivaldi, Mozart,von Weber edo Richard Strauss musika tresna honentzako idatzi zuten konpositoreetako batzuk dira.
Nola jotzen da?: Fagotaren ahokoa oboearen bezalakoa da, beraz ahoko teknika berdina da.Oso pisutsua denez instrumentuaren beheko muturrean eraztun bat dauka jotzaileak lepoan jarzten duen uhalari eusteko. Fagot solo polit bat entzun dezakezu hemen:M.A. Balaguer

Hona hemen musika tresna hau muntatzeko pausoak:

Nolakoa da?: adar ingelesa

adar ingelesa

Oboearen familiako zurezko haize-instrumentua, tutu konikokoa eta mihi bikoitzekoa,eta oboeak baino bostun bat beheragoko soinua duena (fa instrumentua da). Ahokoa bokal izeneko metalezko hoditxo mehe eta kurbatua da. Instrumentuaren tutuaren amaierak arrautza-formako zabalgunea du.
Oboea baino bostuna beherago dago afinatuta eta idazterakoan musika tresna honentzako, bere soinu erreala baino bostuna goitik idasten da. Bere luzapena oboekoa baino askoz txikiagoa da. Erregistro grabeko lehen notak oso ahaltsuak dira baina pianissimo-a egitea nahiko zaila da. Re notatik aurrera eta bere azkenengo bostunerarte musika tresna honen doinua nahiko nostalgikoa eta misteriotsua egiten da. Arrazoi horregatik eta berak duen sonoritate bereziagatik, ordezkaezin egin du orkestra sinfonikoarengan.
Oboearen familiako zurezko haize-instrumentua, tutu konikokoa eta mihi bikoitzekoa,eta oboeak baino bostun bat beheragoko soinua duena (fa instrumentua da).
Tresna honen teknika oboekoaren antzekoa da, nahiz eta ez izan hain bizkorra. Soinuaren emisioa ere ez da oso arina. Entzun ondorengo kontzertua:Grande Fantaisie Concertante, Oboea jotzen 11 urteko gaztetxoa YEONSU

Nolakoa da?: oboea

oboemarraz

Lehenengo oboea Frantzian agertu zen 1650. urtean, eta Errenazimentuko chirimia-ren garapenaren ondorioz sortu zen. Askotan, klarinetea eta oboea nahasten dira formaz oso antzekoak direlako: biak ebano-zurezkoak dira, zuloak eta giltzak dituzte, eta tamaina ere oso antzekoa dute.
Nola jotzen da?: Klarinetea bezala hartzen da, gorputzarekin 45º angelua egin behar du gutxi gorabehera. Hala eta guztiz ere, ahoa jartzeko posizioa desberdina da. Mihia bikoitza denez, ezpainek goiko eta beheko hortzak forratu behar dituzte; horrela kaña sartzen denean hortzek ez dute hori ukitzen. Airea botatzean bi kañak bibratzen dute soinu goxoa sortuz. Hona hemen Meirav Kadichevskiren grabazioa:   Oboerako musika

Nola aukeratu musika-tresna egokiena?

orkestra12

Haurrei, txikiak direnean, perkusio-tresnak gustatzen zaizkie gehien eta horrelako jostailurik eduki ezean, zarata ateratzeko edozein gauza erabiltzen dute ordezko . Aurrerago, musika ikasten jarraitzeko gogoa badute, jostailuzko tresnak utzi eta beste pauso batzuk eman nahi izaten dute. Tresna bat edo bestea aukeratzerakoan, haurrak berak erabaki behar du zer tresna ikasi nahi duen, gurasoek eta irakasleek, laguntza gisa, aholkuak eman ditzakete.
Hona hemen artikulu osoa. 1. orrian: “musika-tresna bat jotzearen onurak” eta 2. orrian, “Zer musika-tresna: haurrak nahi duena”: