2019 - 11 - 22

Taldean: musika jotzen edo dantzatzen gozatu!

afrika1

Musika Eskolaren helburuen artean  garrantzi handia ematen diogu ikaskuntza eta musika taldeetako praktikari. Beraz,  eskolak, musika taldeak ditu eta hauetan zentroko ia ikasle guztiak isla daitezke. Taldeok honakoak dira: orkestra (haize egurrezkoak, haize metalezkoak, soka, perkusioa, baxua eta pianoa), teklatu taldeak (pianojoleentzat), abesbatza (guztientzat), dantza jauziak (gazte eta helduentzat) eta sustrai tradizionaleko taldeak (trikitixa, txistu, alboka, txalaparta,panderoa). Sustrai modernoan, Konboa sortzeko asmotan gaude, beraz interesa nabaritzen duen guztiei, animatu nahi ditugu gerturatzera honen berri emateko.

Abestu dezagun!

abesEmu

Munduko lurralde gehienetan, pertsonak musikaren bidez garatzen dira. Askotan, konturatu gabe, baina musika gure egunerokotasunean dago. Musika lantzeko era bat  abestea da. Abestuz gozatzen dugu, eta abestia komunikabide gisa erabili dezakegu, gure sentimenduak eta ideiak transmitituz. Ondo eta gustora abesteko, ahots teknika egokia erabili behar dugu, bestela gure ahots kordetan gaixotasunak eduki ditzakegu. Abestean erabiltzen dugun teknika, hitz egiterakoan ere erabili behar dugu.

Abestearen bitartez, beste kulturak ere ezagutzen ditugu, beste herrialde batzuetako hizkuntza eta folklorea landuz. Gainera, beste abesbatz asko ezagutu eta haiekin lan egin daiteke. Honetaz aparte, gorputz heziketa asko lantzen da abesbatzetan, musika eta dantza guztiz erlazionatuta baitaude. Garapen pertsonala zein taldekoa ere asko lantzen da. Autoezagutza ezinbestekoa da. Gainera, abesbatzaren barruko harremanak onak izan behar dira, hau da, abeslarien artean giro polita egon behar da, bestela ezinezkoa da ondo abestea!. Abestea oso osasuntsua da, eta gehiago abestu beharko genuke gure egunerokotasunean. Familian, lagunen artean, kalean, etxean, mendian…edozein lekutan, baina abestu dezagun!!! Estitxu Saez de Castilloren artikulua, hona hemen esteka zuzena: http://abestuzhezi.blogspot.com.es/2009/11/abestearen-garrantzia.html