2019 - 11 - 22

San Andresak Azkoitin

SanAndres

Urtero bezalaxe,  San Andres eguna ospatzen dela eta igandean, azaroaren 27an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak, panderojoleak  eta trikitilariak, kalean zehar irtengo dute herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik. Eguraldiak ez badu laguntzen,  ekitaldi guztia Gurea Frontoian egingo da, hala nola dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hau ospatzeko. Guztiok gonbidatuta zaudete.
Hona hemen ibilbideari dagokion informazioa:
12:00etan bilkura – Hizkuntza Eskolako Parkean
Ondoren, Dantza saioak: Balda Plaza, Iriarte Margolaria (Latz atzean) eta Parrokia aurrean egingo dira.

EGITARAUA
Balda Plazan – Agurra / Agintariena eta Makil Txiki jokoa.
Iriarte Margolarian – Lasarte Oriako Sorgin Dantza.
Parroki aurrean – Fandango/ Arin arin/ Kalejira.
Bukaera 13:30ak aldera Parrokia aurrean.

Sta. Zeziliako musika eta dantza emanaldia Elkargunean

CAMISETA-WEB15

Azaroaren 25ean, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek, Elkarguneko Antzokian, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:30etan. Bertan parte hartuko dute,  musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak, gaztetxoenak,  baita helduak ere.
Bestalde egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:30ak aldera kalean zehar kalejiran arituko dira.

XV.Klarinete maratoia Zumaian

2-XV.KM2016

Azaroaren 9tik 13arte Zumaian, XV. Klarinete Maratoia ospatuko da, bertan Musika Eskolako ikasleak ere parte hartuko dute. Aste guztian, ekintza ezberdin asko antolatuko dira.Oraingoan ere, Carlos Casadó (ONE) irakaslearekin: ohiko maila guztietara zabaltuta bakarkako eta taldekako -helduentzat ere- eskoletaz gain, Clarinet Clinic, erakusketak, Laukote lehiketa,… eta nola ez tradizio bihurtu diren, Kafe/Pintxo Pote Musikala eta kontzertu bikainak; Klarinete.eus ensemblearen (Euskal Herriko klarinete irakasleen taldea) kontzertu mundiala eta ganbera musika kontzertu bikaina (Bernard Herrmann-en Souvenir Du Voyage,1967, C.Debussy-ren Première Rhapsodie , Johannes Brahmns-en Serenade Nr.1 Op.11  entzuteko aukera paregabea).
Hona hemen informazio guztia:

Adinduen astea San Jose Egoitzan

adindu

San Jose Egoitzan Adinduen Astea ospatuko dute azaroaren 15etik 20ra bitartean. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, gaztetxoen bisita izango dute bertan, Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak San Jose Egoitzara hurbilduko baitira bertako erabiltzaileekin tartetxo bat partekatzera.
Hona hemen egitarau orokorra: