2019 - 11 - 22

Gabonetako kontzertua Elkargunean

gabonKontzertua

Abenduaren 23an, ostirala, arratsaldeko 7:00etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, gazteen Orkestrak, Biolin taldeak eta Klarinete, Tronboi eta Bonbardino taldea. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko. Hona hemen egitaraua:

Laura Bastida eta Ekain Uzkudu dantza bikotea Txapeldun

IMG-20161222-WA0001

Atzo ospatu zen Azpeitin, urtero Santo Tomas egunean ospatzen den Gazteen XVI.  Dantza Sueltoko Txapelketa.Bertan, Azkoitiko Musika Eskolan ikasten aritzen diren Ekain Uzkudun eta Laura Bastidak osatutako bikotea Txapeldun gelditu zen. Baita ere esan behar Mutil onenaren saria Ekain Uzkudunek jaso zuela eta Neska onenarena Laura Bastidak.
Lehen hiru postuak hauek izan ziren.
1.- Ekain Uzkudu- Laura Bastida
2.- Iker Belintxon- Maider Aginaga
3.- Leire Eizmendi – Maider Arriera.
Zorionak denei!!!

XXVII. GABON KANTAK Baztartxo antzokian

NOTAS MUSICALES (78)

Abenduaren 18an, igandean 12:00etan, FLOREAGA IKASTETXEak antolatuta,  Baztartzo Antzokian XXVII. Gabon Kantak jaialdia ospatuko da. Urtero bezalaxe, herri ezberdinetako abesbatzak parte hartuko dute. Aurtengoan: Deba, Bergara, Mutriku eta Azkoitia izango dira protagonistak. Bakoitzak eskainiko dituzte bi  kanta eta amaieran talde guztiak elkarturik Miguel Mª Azpiazuren “Gabon Gaba” abestuko dute. Hona hemen egitaraua:

Pianoko ikasleen entzunaldiak

pianoentzun

Datorren asteartean, (abenduak 20) eta asteazkenean, (abenduak 21) Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak lehenengo hiruhileko bi entzunaldi eskainiko dizkigute. Biak, arratsaldeko 19:00etan izango dira Elkarguneko Oteiza aretoan. Hona hemen egitarauak: