2019 - 11 - 22

Biolineko ikasleen Entzunaldia

biolina

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleek, otsailaren 1ean, asteazkena, arratsaldeko 6:00etan, bigarren hiruhileko  lehenengo Entzunaldia eskainiko dute  Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Parte hartzaileak, oraingoan biolineko 25 ikasle izango dira. Hona hemen egitaraua:

Musika tresna ezberdinen aurkezpen saioak

metala

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean eta Bandako partaideen artean, 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak. Interesa duen edozein adinetako  guztieentzako saioak izango dira. Ekintza honi, otsailaren 8an hasiera emango zaio.
Hauek dira egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak., Zeharkako Flauta, Klarinetea, Oboea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Txalaparta eta Alboka.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, saio gehiengoak  musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira.

XX.Gazteen Gipuzkoar Aurresku txapelketa Legazpin

IMG_20170114_190914441 copia

Larunbatean ospatu zen Legazpin 2017 ikasturteko Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa, bertan izan genituen partaide Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bi ikasle, Oier Salegi Aleson eta Oier Aldazabal Orbegozo hain zuzen, garbi erakutsi zuten zein maila bikaina duten. Zorionak bikote eta segi horrela!