2017 - 11 - 21

Perkusiozko musika tresnen aurkezpena-otsailaren 6an eta 7an Musika Hizkuntzako gelan (6-7 urteko ikasleentzat)

Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da. Hemen ikusiko ditugunak intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak dira. Jotzeko modu askotarikoak daude: Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua…). Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak…).  Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka). Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).
Sailkatzeko modu ezberdinak badaude ere, hemen bi taldetan banatuta aurkituko ditugu: intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak (altuera desberdineko soinuak) eta intonazio zehaztugabeko perkusio-instrumentuak (soinu berdina).
Intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak: instrumentu hauek altuera zehatzeko soinuak sortzen dituzte, hau da, melodikoak dira eta nota musikalak ekoiztu ditzakete. Guztiak makilekin jotzen dira.
Hona hemen talde honetako batzuk:

Xilofonoa: Plakazko instrumentuen taldekoa da. Zurezkoak diren plakak,  handienetik txikienera ordenatuak daude, eta pianoan bezala, soinu grabeenak ezkerraldean kokatzen dira, eta agudoenak, eskuinaldean.Bi makilakin jotzen da: bata eskineko eskuarekin, eta bestea ezkerreko eskuarekin hartzen da.Idiofonoa da soinua plaken bibrazioaren ondorioz sortzen delako.Eskoletan, moko-txirularekin batera, instrumenturik erabiliena da.Entzun xilofonoa

Marinba: Xilofonoan bezala, zurezko plakak ditu. Horrekin antza handia badauka ere, marinba handiagoa da eta nota gehiago sor ditzake.
Interpreteak orokorrean esku bakoitzean bi makilak hartzen ditu, baina, pasarte musikalaren abiaduraren, edo musika-lanak eskatzen duen armoniaren arabera, batzuetan ere hiru makil hartu ditzake, Marinba eta bibrafonoaren atalak oso antzekoak dira, eta bietan interpreteak zutik jotzen du.Entzun Marinba

Bibrafonoa: Marinba eta bibrafonoaren atalak oso antzekoak dira, eta bietan interpreteak zutik jotzen du. Marinbaren antza dauka, baina bibrafonoak altzairuzko plakak ditu. Tutu bakoitzaren gainean disko birakari batzuk daude, eta horiek elektrikoki mugitzen dira soinuari bibrazioa emanez. Bibrazio hori, instrumentuaren beheko aldean dagoen oinpeko bati esker itzal daiteke.  Hasiera batean, bibrafonoa jazz-bandako instrumentua zen, baina aurrerago orkestratan ere erabiltzen hasi zen. entzun bibrafonoa

Kanpai tubularrak: Posizio bertikalean dagoen metalezko euskarri batetik zintzilik dauden 18 inguru altziruzko edo latoizko tutuak dira kanpai tubularrak. Luzeraren arabera ordenatutak daude, eta plakzko instrumentuetan bezala, ezkerretik eskubira, soinu grabeak eta agudoak antolatzen dira.Normalean tutuak goiko aldean kolpatzen dira zurezko mailu batekin, eta oinpeko baten bidez sortzen den dirdira kontrola daiteke.Entzun kanpai tubularrak

Tinbalak: Goiko aldean azalezko edo plastikozko mintza eusten duten kobrezko edo fibrazko ontziak dira; beraz, membranofono bat da.Afinazio zehatza duten musika-tresnak dira, eta musika-lanak eskatzen badu, bi nota baino gehaigo sor ditzakete. Mekanismo baten bidez notak aldatzen dira mintza teinkatuz edo lasaituz. Mekanismo motaren arabera hiru tinbal bereiz ditzakegu:
Biraderakoa: XIX. mendean erabiltzen zen. Tinbalaren azkoin guztiak aldi berean teinkatzeko edo lasaitzeko, biradera bat erabiltzen zen.
Giltzakoa: Giltza edo tenkailu batzuk ditu, eta tentsioa aldatzeko, horiek eusten edo lasaitzen dira.
Oinpekoarena: Oinpeko bat zapalduz edo askatuz, tentsioa aldatuz joaten da. Bat-batekoa da; beraz, erosoena.Entzun tinbalak

Konta iezadazu

*