2019 - 11 - 14

TALDEZ TALDE KONTZEJUPEAN XVII.Edizioa: Gazteen orkestra eta Herriko Musika Banda

TaldezOrk

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XVII. edizioaren barne,  apirilaren 2an hirugarren emanaldia ospatuko du Kontzejupean. Kontzertu honekin amaiera ematen dio aurtengo edizioari. Bertan,  Musika Eskolako Gazteen orkestra eta Herriko Musika Banda entzuteko aukera izango dugu, lehen zatian bakoitza bere programarekin eta bigarrenean elkarlanean arituko dira. Zuzendaritza lanetan, Carlos Muñoz eta Gorka Errezil. Hona hemen egitaraua:

XVI. Aurresku eta Soinu zahar Txapelketa Elgoibarren

aurresku2017

Datorren asteburuan, apirilaren 1ean eta 2an, Elgoibarko herriko antzokian ospatuko da Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketa. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolatik 11 urteko bi ikasleek parte hartuko dute: Oier Aldazabal eta Oier Salegi. Hona hemen partehartzaile guztien zerrenda:

XVIII.Taldez talde Kontzejupean: euskal musika tresnak eta dantzariak

taldezFolk

Martxoaren 19an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XVIII. Taldez-taldeko edizioari hasiera eman zion. Urtero bezalaxe, hiru ekintza mota  antolatu dira: lehenengoa
Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzak. Bigarrengoa , datorren igandean izango da: Euskal Musika tresnak eta Dantza Taldeak eta amaiera emateko apirilaren 2an  Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak.  Guztiak, igandean ospatuko dira, eguerdiko 13:00ean Kontzejupean.
Hona hemen martxoaren 26ko egitaraua:

20 orduko oinarrizko gitarra ikastaroa: 13 urtetik aurrera

Kartela1

Ordu ta erdiko 13 saiotan banatuta guztira 20 ordu izango dituen taldekako oinarrizko Kitarra ikastaroa antolatu du Elkarguneak Bizkargi musika eta dantza eskolarekin elkarlanean. Klaseak Musika Eskolan emango dira, bertako irakaslea den ERIC DEZAren gidaritzapean.
Martxoaren 27an hasita astelehenetan arratsaldeko 18:00-19:30 ordutegian izango da uztailaren 3an bukatuko den ikastaroa. Izena emate hurrenkeran hartuko dira ikasleak plazak bete arte

IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA MARTXOAREN 24a ELKARGUNEAN

Entzunaldia Oteiza aretoan: Zeharkako Xirulako ikasleak

txirula berdea

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako Zeharkako Xirulako ikasleak, martxoaren 20an, astelehena, arratsaldeko 6:30etan, Entzunaldia bat eskainiko dute Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Denak gonbidatuta zaudete!

Hona hemen egitaraua:

XVIII. TALDEZ TALDE Kontzejupean

koro3

Martxoaren 19an, Taldez-taldeko XVIII. edizioaren lehenengo ekimena ospatuko da Kontzejupean, eguerdiko 13:00ean. Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek arituko dira Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean.
Hona hemen egitaraua:

Musika tresnen aurkezpenak: Pianoa, martxoan

cola2

Pianoa, biolina eta gitarrarekin batera, hari kolpekatuen familiako gehien erabiltzen den instrumentua da. Soinu-potentzia handikoa da, eta erabilera anitzak ditu: ia entzunezina den pianissimotik (ppp), intentsitatea handiko fuertera (fff).88 tekla ditu eta bakoitzak, oso komplexua den mekanismo batez baliatuz, mailu bat aktibatzen du.

Bi piano-mota daude: isats-pianoa eta piano bertikala. Bizpahiru oinpeko ditu: eskuinekoak, bietan eragin bera dauka, isilgailuak kentzeko balio du; ezkerrekoak, intentsitatea gutxiagotzen du, eta erdikoa, sordina moduan erabiltzen da. Hona hemen irudia:

Nola jotzen da? Zailtasun handiko musika-tresna da esku bakoitzak ardura bat hartzen baitu: eskuineko eskuak doinua egiten du, eta hori sol-ikurran idatzita dago; ezkerreko eskuak aldiz, grabeagoa den tesituraz arduratzen da, eta horrek fa-ikurran idatzita dago.Beraz, piano-joleak bi ikurretan idatzita dauden partiturak irakurri behar izaten ditu.

Entzun hemen: Rachmaninoff: Piano Concerto no.2 op.18 – Anna Fedorova