2019 - 11 - 22

maiatzaren 20an, Musikaldia 2017, Bilbon

musikaldia2017port

Musikaldia, musika eskolen eguna ospatzeko antolatzen den ekimena da. Aurten Bilbon izango da.  Hasierako ekitaldia Areatzako kioskoan egingo da eta bertan parte hartuko duten Musika eskolei oroigarri bat emango zaie. Hauxe da eguneko programazio orokorra:
Goizeko 10.00etan hasiko da Musikaldia 2017. Ondoren Imanol Urbietari omenaldi Txiki bat egingo zaio, EHMEko ohorezko bazkide egingo da eta guztiak batera Imanolen “Elkar Gaitezen” abestia kantatuko dute. 10.30etan Abian da Festa abestia estreinatuko da, Musikaldian parte hartuko duten ahalik eta musikari gehienekin. Beraz, abestia jotzeko gogoa duten guztiak gonbidatuta daude Areatzako kiosko ondora azaltzera ekitaldian parte hartuz. 10.45etan Areatzako Kioskotik hasita, kalejira desberdinak irtengo dira Musikaldian egongo diren eszenatoki desberdinetara. Bizkargi Musika eta Dantza eskolatik parte hartuko duten taldeak: abesbatza, biolin taldeak eta dantza taldeak.
Hona hemen esteka informazio guztiarekin: http://musikaldia17.bilbaomusika.eus/eus/inauguracion/

2017-18 Ikasturterako 2. matrikulazio epealdia

sarrera argazki matrikulazioa2

2017-18 Ikasturterako matrikulazioaren 2. epealdia, apirilaren 24tik ekainaren 16ra ireki da (biak barne). Epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdinak izango dituzte. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
Idazkaritzako ordutegia (eskola-aldian): 09:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara
**ekainean, 21etik 30era: 09:30etatik 13:00etara (biak barne)
Hona hemen Musika Eskolako talde ordutegiak eta eskaintza guztia:

Dantzari txiki eguna

dantzari 1

Apirilaren 30ean, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeak eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu. Hona hemen egitaraua:

2017-18 Ikasturterako izen-ematea

2017-18

Lehengo ikasleentzako matrikula epea:
1. matrikulazio epea, martxoaren 27tik apirilaren 7ra irekita egongo da.
Datorren ikasturterako matrikulazio epea, martxoaren 27tik apirilaren 7ra irekita egongo da. Epe honetan izen-ematea nahi duenak, 2016-17an ikasle bezala alta emanda egon behar da.
1. matrikulazio epea, martxoaren 27tik
2. epealdia, apirilaren 24tik ekainaren 16ra irekiko da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdinak izango dituzte. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
Idazkaritzako ordutegiak (eskola-aldian): 09:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara
**ekainean, 21etik 30era: 09:30etatik 13:00etara (biak barne)
Ondorengo talde ordutegiak eskuragarri izango dituzue musika eskolako iragarki taulan, martxoaren 20tik aurrera:
MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA (0-2 urte)
MUSIKA TAILERRAK: MUSIKA eta MUGIMENDUA (3-6 urte)
MUSIKA HIZKUNTZA (7 urtetik aurrera): INSTRUMENTUAK: Pianoa, Gitarra, Akordeoia, Biolina, Zeharkako xirula, Klarinetea, Saxofoia, Tronboia, Bonbardinoa, Tronpa, Tronpeta, Perkusioa, Gitarra elktrikoa, Baxua, Bateria, Trikitixa, Txistu, Alboka, Txalaparta.
ABESBATZA eta GAZTE ABESBATZA -  DANTZA TALDEAK
MUSIKA TAILERRA, DANTZA, HELDUENTZAKO MUSIKA TAILERRAK
HELDUENTZAKO DANTZA
ORKESTRA,TEKLATU TALDEAK eta MUSIKA TRESNA EZBERDINEN TALDE ORDUTEGIAK: ekainaren azken astean argitaratuko dira.

Hona hemen talde ezberdinetako ordutegiak:

3. Hiruhileko Entzunaldiak maiatzean

saxo

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak, maiatzaren 17an, azken hiruhileko entzunaldietako lehenengoari hasiera emango diote. Guztira, ondorengo hiru hauek ospatuko dira:

  • maiatzaren 17an: saxofoia, akordeoia eta teklatuak
  • maiatzaren 24an: gitarra, akordeoia, biolina, bertsolaria  eta ukelelea abeslariarekin
  • maiatzaren 26an: klarinetea, bonbardinoa eta tronboikoak.

Guztiak, Elkarguneko “Oteiza” aretoan eskainiko dira, arratsaldeko 6:30etan. Hona hemen 17ko egitaraua: