2019 - 11 - 22

2017-18 ikasturterako azken matrikulazio epea

Matrikulazioa1718t

2017-18 Ikasturterako matrikulazioaren 2. epealdia, apirilaren 24tik ekainaren 16ra ireki da (biak barne). Epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdinak izango dituzte. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
Idazkaritzako ordutegia (eskola-aldian): 09:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara
**ekainean, 21etik 30era: 09:30etatik 13:00etara (biak barne)

Pianoko ikasleen Entzunaldiak: ekainak 1 eta 2

piano2

Datorren ostegunean eta ostiralean, ekainak 1 eta 2, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak hirugarren hiruhileko entzunaldiei amaiera emateko bi entzunaldi eskainiko dizkigute. Biak, arratsaldeko 6:30etan Elkarguneko Oteiza aretoan ospatuko dira. Hona hemen egitarauak:

Gazte Mailako Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketa 2017

oier 4

Maiatzaren 27an ospatu zen Errenterian Gazte Mailako Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketaren XXXI. edizioa, bertan 7-15 urte bitarteko dantzariak aritu ziren. Erein Elkarteak antolatzen duen Gazte Mailako Gipuzkoako Aurreskulari Txapelketaren edizio berria, non Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatu duen XX. Gazteen Gipuzkoar Aurresku Ligaxkan leheneko 15 postuetan sailkatu diren dantzariak parte hartu zuten. Horien artean Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako bi ikasle hauek parte hartu dute: Oier Salegi eta Oier Aldazabal. Zorionak egin duzuen lanagatik eta irakasleari ere!

ENTZUNALDIA “OTEIZA” aretoan, datorren asteazkenean, maiatzak 24

Gitarra

Datorren asteazkenean, maiatzaren 24an  arratsaldeko 6:30etan BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak Entzunaldi bat antolatu du. Elkarguneko “Oteiza” aretoan, oraingoan gitarra, akordeoia, ahotsa, bertso musikatuak eta ahotsa ukelelearekin lagunduta izango ditugu entzungai. Denak gonbidatuta zaudete!

Hona hemen egitaraua:

ENTZUNALDIA “Oteiza” aretoan, datorren ostiralean, maiatzak 26

metal3

Datorren ostiralean, maiatzaren 26an  arratsaldeko 6:30etan BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolak, Entzunaldi bat antolatu du. Elkarguneko “Oteiza” aretoan, oraingoan Klarineteko, Tronboiko eta Bonbardinoko ikasleak izango ditugu protagonista nagusiak.  Denak gonbidatuta zaudete!

Hona hemen egitaraua:

VIII.TRONBONEITOR PASAIAN

tronboneitor2

Maiatzaren 27an, larunbatean, Pasaiako Udal Musika Eskolak antolatuta VIII. TRONBONEITOR ospatuko da.  15 musika eskolek parte hartuko dute. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek ere bertan izango dira. Egitaraua: 12:00etan talde guztiak kalez kale ibiliko dira kaleak girotzen eta ondoren 12:30etan Kontzertua hasiko da “Serafin Esnaola” plazan. Guztiak gonbidatuta zaudete!