2017 - 12 - 17

ORKESTRAKO 1. ENTSEGUA – IRAILAK 28

Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta berriro ere Gorka Errezilen gidaritzapean abian jarrriko dugu Musika Eskolako Orkestra. Bertan parte hartzeko aukera izango duten ikasleek ondorengo musika-tresnetakoak izango dira: Biolina, Zeharkako Xirula, Klarinetea, Tronpeta, Tronboia,  Bonbardinoa, Saxoa, Perkusioa, Pianoa eta Akordeoia. 1. Entsegua irailaren 28an izango da, arratsaldeko 7etan. Talde lanaren bidez  ikaslearen motibazioa  indartzea nahi  dugu. Musikaren heziketan garrantzitsua  ikusten dugu ikaslearen partehartzea  talde-ekintzetan, bai ahots taldeetan baita instrumentu taldeetan ere Musika Eskola guztietako helburu nagusienetakoa baita. Ikaslearen motibazioa indartzeko lehenbailehen aukera eman nahi diegu ikasitakoa praktikan jartzeko  nahiz eta teknika aldetik maila handirik ez izan. Gure asmoa, gehien bat  musika egitea eta zaletasuna sortzea da, ez interprete handiak sortzea. Musika Eskolako Orkestran parte hartzea nahi duenak, finkatutako egutegia bete beharko du, bai entseguei eta baita emanaldiei dagokiona ere.
Interesatuak, irailaren 25erako Idazkaritzan entregatu beharko du inprimaki bat bere aitak/amak edo tutoreak behar den lekuan sinatuta. Irakasle bakoitzak aipaturiko inprimakia klasean bananduko du. (behean ere klikatu eta ikus dezakezu).

Konta iezadazu

*