2019 - 11 - 22

Laura Bastida eta Ekain Uzkudun dantzari bikoteak sari berezia lortu dute Seguran

Segura2017

Larunbat honetan( Irailak 21) ospatu zen, Segurako Baratze Pilotalekuan, Euskal Herriko Dantza Suelto Txapelketa, bere 41. edizioan.
Bertan izan genituen partaide lehen aldiz, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako Aitor Sorazu irakasleen bi ikasle: Laura Bastida eta Ekain Uzkudun Azpeitiarrak.
Segurako txapelketa honetan sari berezi bat eman ohi dute, Gillermo Areizaga Saria, lehen aldiz parte hartu eta posturik onena lortzen duen bikoteak eraman ohi duena, eta sari hori poltsikoratzea lortu zuen bikote honek  beraien 4. postuarekin.
Zorionak bada biei eta baita irakasleari ere, urte guztian egin duten lanarengatik eta segi horrelaxe aurrerantzean. ZORIONAK!!!
Hona hemen sailkapen orokorra puntuazioekin:
1.    Xabier Artola – Idoia Besada (Irura-Pasaia), 74,00
2.    Iker Sanz – Ane Urruzola (Lezo-Villabona), 72,50
3.    Amets Amubieta – Larraitz Larrañaga (Azpeitia), 69,50
4.    Ekain Uzkudun – Laura Bastida (Azpeitia), 64,00
5.    Julen Murgiondo – Saioa Galarraga (Bergara), 61,00
6.    Julen Berrondo – Nagore Berrondo (Errezil), 60,50
7.    Mikel Subinas – Maite Beobide  (Azpeitia), 57,00
8.    Jon Ander Iriondo – Maider Arrieta (Azpeitia), 54,50
9.    Gorka Etxeandia – Sara Chaves (Gasteiz), 53,00
10.    Gorka Kerejeta – Leire Ezimendi (Azpeitia-Errezil), 50,00
11.    Beñat Olano – Amaia Uralde (Gasteiz), 46,00
12.    Irati Aranguren – Leire Urresti (Azpeitia-Getaria), 43,00
13.    Pierre Latasa – Miren Arbelbide (Urruña-Miarritze), 39,00

III. TRIKIGIRO JAIALDIA AZPEITIAN

TRIKIGIRO-Azpeitia

Urriaren 20an,ostirala, Trikigiro elkarteak Sanagustin kulturgunearekin elkarlanean III. jaialdia ospatu zuten Azpeitian. Bertan, bailarako hainbat trikitilarik eta panderojoleek parte hartu zuten. Trikitixaren transmisioari bultzada emateko asmoz antolatzen den jaialdia da.
Azkoitiarrak, Bizkargi Musika Eskolako ikasleekin elkartuta, bertan parte hartu zuten. Hona hemen partaideak:
Trikitixarekin: JUNE BADIOLA – HARITZ ALBERDI – ARAITZ ETXANIZ
Panderoarekin: OIER ALBERDI – EÑAUT ALBERDI – AIORA AZKUE

Hona hemen argazkiak:

Hona hemen egitarau osoa:

‘Kuxkuxin’ atalerako bideo berri bat gehitu du Maxixatzenek

Kuxkuxin argazki

‘Kuxkuxin’ atalerako bideo berri bat gehitu du Maxixatzenek. Oraingoan, Bizkargi Musika eta Dantza Eskola bisitatu du. Ondorengo bideoan eskolaren nondik norakoak azaldu ditu Marijose Arregi zuzendariak. Herrian ditugun zerbitzuak, espazioak eta baliabideak ezagutzeko aukera eder bat daukagu.
Eskerrak Maxixatzeneko lan taldeari, eta bereziki Gasento Oñederrari, bideoa ekoizteko hartutako lan guztiagatik. Ondorengo loturan duzue bideoa ikusgai:

https://maxixatzen.eus/azkoitia/1507623217026-kuxkuxin-bizkargi-musika-eta-dantza-eskola

Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi Trikitilari Gazteen V. txapelketan Aizarnazabalen

AraitzEnaitz

Gaztetxoak ere ematen hasi dira beraien lehenengo urratsak txapelketa munduan. Lehen aldian irailaren 17an Hernanin eta azkena, berriz, joan zen asteburuan San Miel jaietan Aizarnazabalen. Bertan parte hartu zuten bikote gazte honek. Guztira bost bikote lehiatu ziren txapelketan eta Araitz Etxaniz Azkoitiarra bere bikotea den Enaitz Alberdi Azpeitiar panderojolearekin bigarren postuan sailkatu ziren 112,8 punturekin. Irabazlea, Aizarnazabaldar bikotea izan zen, 118,10 punturekin: Izaro Oleaga eta Jurgi Ituarte. Zorionak guztiei!!!