2019 - 11 - 14

ATE IREKIAK – MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA 2 urteko umeentzat

goiztiarra

MUSIKA HEZKUNTZA GOIZTIARRA –2 urteko umeentzat antolatu dira ATE IREKIAK datorren urtarrilaren 3rako
ZUZENEKO INFORMAZIOA IRAKASLEAREKIN:  NEREA GOIKOETXEA – 5. GELAN 17:00etatik 17:45etara
Helburuak:
•    Musika maitatzearen gogoa piztea
•   Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak.
•    Zenbait gaitasun musikalak  garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea,  ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.

Guztira 10 plaza aterako dira, 2015ean jaiotako umeentzat.

ZORIONAK eta URTE BERRI ON 2018!

gabon2017

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako lankide guztion aldetik gabon zoriontsuak eta Urte berri On bat izan ditzazuela opa dizuegu!
Itxi begiak eta ekarri gogora 2017 urteak eman dizkigun une goxo guztiak, ahaztu ilunak eta pentsatu zenbat ditugun 2018an bizitzeko zain.
2018ko urtarrilaren 8an berriro hemen izango gaituzue indarberrituta, musikaz bizitzeko eta gozatzeko elkarrekin!

Gabonetako Kontzertua

gabon kontzertua

Abenduaren 22an, ostirala, arratsaldeko 6:30etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, gazteen Orkestrak, Biolin taldeak eta Klarinete taldea. Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko.

Pianoko ikasleen entzunaldiak

pianoEntzun

Datorren asteartean, (abenduak 19) eta asteazkenean, (abenduak 20) Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak lehenengo hiruhileko bi entzunaldi eskainiko dizkigute. Biak, arratsaldeko 19:00etan izango dira Elkarguneko Oteiza aretoan. Hona hemen egitarauak: