2019 - 11 - 22

XIX. TALDEZ TALDE KONTZEJUPEAN

IraurgiBizkargi16

Martxoaren 4an,igandea, Taldez-taldeko XIX. edizioaren lehenengo ekimena ospatuko da Kontzejupean, eguerdiko 13:00ean. Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek arituko dira Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean.
Hona hemen egitaraua:

XIX. Taldez talde Kontzejupean

WEBTaldez XIX-1

Martxoaren 4an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XIX. Taldez-taldeko edizioari hasiera emango dio. Urtero bezalaxe, hiru ekintza mota antolatu dira: lehenengoa Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzak. Bigarrengoa , martxoaren 11n, Euskal Dantza eta Musika tresnak eta amaiera emateko martxoaren 18an Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak. Guztiak, igandean ospatuko dira, eguerdiko 13:00ean Kontzejupean.

Haize-metalezko musika tresnen aurkezpena:otsailaren 19an eta 20an

tronboIkas

Martxoan, herriko Musika Bandako kideen bitartez, haize-metalezko musika tresnen aurkezpena egingo da Musika Eskolan. Tronpeta da, beraien arteko bat. Tronboia, aerofonoen familiako instrumentu bat da.Soinua, tubo mugikor baten ondorioz sortzen da.Instrumentu hau, metalezkoa da. Periodo barrokoan eta klasikoan, asko erabiltzen zen abesti erlijiosoetan, baina horain, oso garrantzitzua da orkestetan. K.a 3000. ean, gizakia metala aurkitzen duenean, metalezko instrumentuak sortzen asten dira: tronpeta, tronboia, tronpa…
Tronboia, airezko instrumentuekin batera kokatzen da orkestan. Tronpetan bezala, bere tinbrea aldatzen da sordina erabiltzen  bada.Tronpeta handi bat bezalakoa da, baina hura baino grabeagoa. Entzun tronboia C. Bill-ekin:M. Jacksonen Thriller: Halloween 2014 Trombone Arrangement

Bi motatako tronboiak daude: irristagailuduna eta pistoiak dituena. Irristagailuduna, aurrera eta atzera irristatzen den irristailu bat dauka. Pistoiak dituena, tronpetan bezala, hiru pistoiak ditu.
Nola jotzen da? Irristailua irristatzean, tutua luzatzen da soinu berriak sortuz. Efekturik barregarriena lortzen da irristailua mugitzen eta airea botatzen aldi berean; teknika horri glissando deitzen zaio. Hona hemen koloretako tronboiak eta tesitura:

Haize-metalezko musika tresnen aurkezpena:otsailaren 19an eta 20an

158652564

Martxoan, herriko Musika Bandako kideen bitartez haize-metalezko musika tresnen aurkezpena egingo da Musika Eskolan. Tronpeta da, beraien arteko bat. 1820an sortu zen eta Adolphe Sax-ex asmatu zuen. Aire-metalezkoen artean musika-tresnarik grabeena da eta gazteena da. Hauek ere tamainu ezberdinetan egiten dira. Diametro handiko tutua da eta amaieran kanpai handi bat du gora begira dagoena. Hirutik bost pistoi arte izan ditzake eta hiru baino gehiago baditu, horiek bi eskuz jotzen dira. Beste musika-tresna baxu edo grabe moduan soinu baxuak indartzeko erabiltzen dira zeren eta soinu indartsua eta sendoa dute.
Nola jotzen da?: Jotzeko birika-edukiera handia beharrezkoa da. Eserita jotzen bada, izterren gainean jartzen da, eta zutik jotzen bada, bizkar-uhal bat erabiltzen da eusteko. Hona hemen tuba eta orkestraren kontzertu bat:Tuba Kontzertua

Perkusiozko musika tresnen aurkezpena-otsailaren 8an eta 12an Musika Hizkuntzako gelan (6-7 urteko ikasleentzat)

tinbalak1

Instrumentu hauetan soinua kolpe, elkar jotze, astintze edo marruskaduraren bidez sortzen da. Oso familia zabala da. Hemen ikusiko ditugunak intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak dira. Jotzeko modu askotarikoak daude: Kolpatzen direnak: makilaz, eskuz edo beste zenbait tresnaz kolpatzen dira (danborra, xilofonoa, triangelua…). Elkar jotzen direnak: Instrumentuaren beraren atalak elkarren kontra jotzen dira (kaskainetak, txindatak, klabeak, krotaloak…).  Astintzen direnak: soinua Instrumentua bera astinduz, soinua sortzen da (maraka). Marruskatzen direnak: soinua instrumentuaren gorputza igurtzen denean sortzen da (güiroa).
Sailkatzeko modu ezberdinak badaude ere, hemen bi taldetan banatuta aurkituko ditugu: intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak (altuera desberdineko soinuak) eta intonazio zehaztugabeko perkusio-instrumentuak (soinu berdina).
Intonazio zehatzeko perkusio-instrumentuak: instrumentu hauek altuera zehatzeko soinuak sortzen dituzte, hau da, melodikoak dira eta nota musikalak ekoiztu ditzakete. Guztiak makilekin jotzen dira.
Hona hemen talde honetako batzuk:

Xilofonoa: Plakazko instrumentuen taldekoa da. Zurezkoak diren plakak,  handienetik txikienera ordenatuak daude, eta pianoan bezala, soinu grabeenak ezkerraldean kokatzen dira, eta agudoenak, eskuinaldean.Bi makilakin jotzen da: bata eskineko eskuarekin, eta bestea ezkerreko eskuarekin hartzen da.Idiofonoa da soinua plaken bibrazioaren ondorioz sortzen delako.Eskoletan, moko-txirularekin batera, instrumenturik erabiliena da.Entzun xilofonoa

Marinba: Xilofonoan bezala, zurezko plakak ditu. Horrekin antza handia badauka ere, marinba handiagoa da eta nota gehiago sor ditzake.
Interpreteak orokorrean esku bakoitzean bi makilak hartzen ditu, baina, pasarte musikalaren abiaduraren, edo musika-lanak eskatzen duen armoniaren arabera, batzuetan ere hiru makil hartu ditzake, Marinba eta bibrafonoaren atalak oso antzekoak dira, eta bietan interpreteak zutik jotzen du.Entzun Marinba

Bibrafonoa: Marinba eta bibrafonoaren atalak oso antzekoak dira, eta bietan interpreteak zutik jotzen du. Marinbaren antza dauka, baina bibrafonoak altzairuzko plakak ditu. Tutu bakoitzaren gainean disko birakari batzuk daude, eta horiek elektrikoki mugitzen dira soinuari bibrazioa emanez. Bibrazio hori, instrumentuaren beheko aldean dagoen oinpeko bati esker itzal daiteke.  Hasiera batean, bibrafonoa jazz-bandako instrumentua zen, baina aurrerago orkestratan ere erabiltzen hasi zen. entzun bibrafonoa

Kanpai tubularrak: Posizio bertikalean dagoen metalezko euskarri batetik zintzilik dauden 18 inguru altziruzko edo latoizko tutuak dira kanpai tubularrak. Luzeraren arabera ordenatutak daude, eta plakzko instrumentuetan bezala, ezkerretik eskubira, soinu grabeak eta agudoak antolatzen dira.Normalean tutuak goiko aldean kolpatzen dira zurezko mailu batekin, eta oinpeko baten bidez sortzen den dirdira kontrola daiteke.Entzun kanpai tubularrak

Tinbalak: Goiko aldean azalezko edo plastikozko mintza eusten duten kobrezko edo fibrazko ontziak dira; beraz, membranofono bat da.Afinazio zehatza duten musika-tresnak dira, eta musika-lanak eskatzen badu, bi nota baino gehaigo sor ditzakete. Mekanismo baten bidez notak aldatzen dira mintza teinkatuz edo lasaituz. Mekanismo motaren arabera hiru tinbal bereiz ditzakegu:
Biraderakoa: XIX. mendean erabiltzen zen. Tinbalaren azkoin guztiak aldi berean teinkatzeko edo lasaitzeko, biradera bat erabiltzen zen.
Giltzakoa: Giltza edo tenkailu batzuk ditu, eta tentsioa aldatzeko, horiek eusten edo lasaitzen dira.
Oinpekoarena: Oinpeko bat zapalduz edo askatuz, tentsioa aldatuz joaten da. Bat-batekoa da; beraz, erosoena.Entzun tinbalak

Akordeoiaren aurkezpena: otsailak 7 eta 14

b12_converter

Akordeoia: instrumentu honetan, airea besoz eragiten zaion hauspo bati esker lortzen da, eta hauspoak eragindako aireak metalezko mihietan sartzen denean, horiek bibratzen dute soinua sortuz.
Hainbat akordeoi mota daude, adibidez akordeoi diatonikoa, folkloreari loturik oso zabaldua Euskal Herrian (trikitia), Parisen, Alemanian, Austrian, Kolonbian, Panaman, Mexikoko iparraldean, Argentinako ipar-mendebaldean eta Dominikar Errepublikan. Akordeoi diatonikoaren antzekoa da Argentinako bandoneón izenekoa, tangoetan erabilia.
Akordeoia edo eskusoinua 1830-eko hamarkadan (Polonian) asmatutako haizezko instrumentu musikala da. Akordeoia herrialde hauetan jotzen da gehien bat: Iberiar peninsulan (Galizia, Kantabria, Asturias eta Euskal Herrian; Europan zehar (Frantzia, Italia, Alemania, Polonia eta Austria); eta gainerako herrialdeak (Colombia, Panama, Peru, Txile, Argentina, Uruguay…). Entzun hemen akordeoia biolinarekin elkartuta: Marta y Cristina Cubas Hondal-Anantango
Akordeoiaren erdian hauspoa kokatzen da, eta bere alde bietan, zurezko kaxa bi. Eskubiko zurezko kaxan dago diapasoia eta bertan daude kokatuta akordeoiaren teklak (pianodun akordeoiak) eta botoiak (akordeoi kromatikoak -botoi biribila-). Akordeoiaren zati honek, melodia ematen digu.
Bestalde, hauspoaren ezkerraldean kokatutako zurezko kaxa, armonika kaxa deritzo eta zati hau, bai pianodun akordeoietan eta bai akordeoi kromatikoetan berbera da. Armonika kaxak, botoi biribilak ditu, eta akordeoi motaren arabera botoien kopurua aldatu egiten da; adibidez, pianodun akordeoiak 80 eta 120 (gehiago ere izan ditzake) baxu izan ditzake.

Klarinetearen aurkezpena: otsailak 5 eta 6

klarinkolore

Klarinetearen familia oso handia da.Txikiena klarinete rekintoa da eta handiena klarinete kontrabaxua. Zurezko instrumentuen artean, klarineteak erregistro zabalena dauka; ondorioz, oso grabeak diren soinuetatik oso agudoak diren soinuetara iritsi daiteke.
Klarinetea si bemolen: eremu guztien artean erabiliena da; alde batetik, ikasten hasteko ohikoena da eta bestetik, orkestran, klarinetea la-rekin batera, gehien enplegatzen dena da. Azkenik, musika-talde desberdinetan ere (jazz, zeltiar, tango, ganbera…) erabiliena da.

Nola jotzen da?: Moko-txirula hartzen den moduan heltzen da klarinetea. Askoz pisutsuagoa da, eta eskubiko eskuaren erpuruak pisu gehiena jasaten du. Soinu desberdinak egiteko zuloak eta giltzak itxi edo ireki egin behar dira. Mihi bakuneko ahokoa dauka, eta ahoan sartzen denean beheko ezpaina beheko hortzen gainean jarri behar da alde batetik xafla bibra dezala, eta bestetik, hautsi ez dadila.
J. Christoph Denner-rek egindako hobekuntza batzuen ondorengo emaitza da gaur egungo klarinetea.Hasiera batean klarineteak boj-zurez eraikitzen ziren, baina gaur egungoak aldiz, ebano-zurezkoak dira. Hona hemen Han Kim-ek interpretatutako “Csardas” klarinetearekin.Clarinete – Han Kim, Csárdás

Gitarraren aurkezpena: otsailaren 6an eta 14an

Guitarrist

Hari pultsatuen artean gitarra instrumenturik ezagunena eta ohikoena da. Instrumentu hauetan ermamiarekin soka pultsatzean bibrazioa sortzen da. Batzuetan ere, behatza erabili beharrean pua erabiltzen da. Orokorrean sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere.
Askotan edozein etxetan aurki dezakegu ekonomikoki merkea delako, eta edozein musika-motari laguntzeko oso aproposa delako.
Gitarra klasikoa “guitarra española” bezala ezagutzen da ere jatorri espainarra duelako (XII. – XIII. menea). Gaur egun, modelo askotako gitarra aurki ditzakegu: banjo, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, jazzekoa…

Hona hemen gitarra klasikoaren tesitura eta atalak eta: 1. Burua eta kabilategia, 2. Zubia, 3. Kabila, 4. Trasteak, 7. Giderra, 8. Cuello, 9. Kaxa (klasikoa) edo gorputza (elektrikoa), 12. Zubia, 14. Hondoa, 15. Tapa, 16. Uztaia, 17. Erroseta eta ahoa, 18. Sokak, 19. Seileta, 20. Diapasoia:

Nola jotzen da gitarra klasikoa?: eserita eta ezkerreko hanka apur bat altxatuta dagoela jotzen da. Hori lortzeko, oinpeko bat erabil ohi da. Ezkerreko eskua giderrean kokatzen da erpurua atzeko aldean dagoelarik; horrek euskarriarena egingo du gainontzeko hatz digitazioak ondo kokatu ahal izateko. Eskuineko eskua soken pultsazioz arduratuko da. Horretarako, gitarra-jotzaileak azazkalak luzeak edukiko ditu ahalik eta soinu-bolumen gehiena lortzeko.

Entzun hemen gitarra klasikoa kontzertuan:Paco De Lucia \’\'Concierto De Aranjuez\’\’ (Musika: Joaquín Rodrigo)

Entzun Gitarra Jazz-ean: An Evening of Jazz with John Pisano & Anthony Wilson: Good Bait

Gitarra elektrikoa: metalezko harien dardara soinu-seinale elektrikoa bihurtzen duen gitarra da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako transduktoreak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik anplifikazioa behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen.
1930eko hamarkadaren hasieran du bere jatorria. Izan ere, musika modernoa osatzen ari ziren instrumentuen artean gitarra arruntak ez zuen berez bere burua entzungai egiteko gaitasuna; ozentasun berri bat behar zuen, hain zuzen ere anplifikazioaren bidez lortu zuena. Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barnean instrumenturik garrantzizkoenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintza itzelari esker.

Entzun Gitarra elektrikoa: Eddie Van Halen Guitar Solo at Hollywood Bowl

Eskal musika tresnen aurkezpena – Txistu-Panderoa: otsailaren 5ean

txistudanbolin

Txistu-danbolina Euskal Herriko eskualde gehienetan erabiltzen den tresna bikote berezia da.Batetik txistua, esku bakar batez -ezkerrez eskuarki- jotzen den flauta. Mokoduna, irekia eta hodiarenaz gainera, hiru zulo besterik ez duena. Hala ere, bi oktaba oso ematera iristen da tarteko kromatismo guztiez, baita azpitik bosteko nota sail grabea ere. Hau lortzen da armonikoen erabilpen sistematikoaz eta behatzen joku xehetuaren bitartez, zuloak hainbatetan gradualki zabaltzen.Bestetik, danbolina danbor txiki eta itxia da, atzekaldeko larruan bordoi bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuineko eskuaz jotzen ziri izena ematen zaion makila fin bakarrez. Tresna bikote tankera hau ia mundu osoan eta bereziki Europan, tankera eta itxura desberdin askotan ezagutzen den Tambourin edo Flûte-tambourin delakoaren euskal aldaera da.
Jatorriari dagokionez, batzuen ustez, lehen aztarna Nafarroa Behereko Isturitzeko “Laminazilo” leizean agertutako hezurrezko txilibitua da.Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.
XVIII. eta XIX. mendeen artean txistua errezitaldietan eransten saiatu ziren, eta XX. mendean errekonozimendu ofiziala lortu zuten haren irakaskuntzak eta praktikak. Txistua hiru zulodun txiruletatik eboluzionatuena da.

Txistua dantzak laguntzen dituen instrumentua izan ohi da, erromerietan eta gorazarrezko udal-ekitaldietan. AGURRA-MENDI ABESBATZA, DONOSTIAKO TXISTULARIAK Zenbait urtetatik hona instrumentuaren posibilitate itzelak erakusten dituzten kontzertuak ere ematen dira. Hona hemen txistua Orkestrarekin Txakolin ( Adapt. txistu: J.M. Glz. Bastida / Orquestación: Xabier Zabala )

Musika tresna ezberdinen aurkezpen saioak

2TpaBIolin

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak. Interesa duen edozein adinetako  guztieentzako saioak izango dira. Ekintza honi, otsailaren 8an hasiera emango zaio.
Hauek dira egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu, Txalaparta eta Alboka.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, saio gehiengoak  musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira. Hona hemen joan zen ikasturteko saioen argazkiak: