2019 - 11 - 22

Eskal musika tresnen aurkezpena – Txistu-Panderoa: otsailaren 5ean

Txistu-danbolina Euskal Herriko eskualde gehienetan erabiltzen den tresna bikote berezia da.Batetik txistua, esku bakar batez -ezkerrez eskuarki- jotzen den flauta. Mokoduna, irekia eta hodiarenaz gainera, hiru zulo besterik ez duena. Hala ere, bi oktaba oso ematera iristen da tarteko kromatismo guztiez, baita azpitik bosteko nota sail grabea ere. Hau lortzen da armonikoen erabilpen sistematikoaz eta behatzen joku xehetuaren bitartez, zuloak hainbatetan gradualki zabaltzen.Bestetik, danbolina danbor txiki eta itxia da, atzekaldeko larruan bordoi bakarra izaten duena. Ezkerreko besotik eskegitzen da eta eskuineko eskuaz jotzen ziri izena ematen zaion makila fin bakarrez. Tresna bikote tankera hau ia mundu osoan eta bereziki Europan, tankera eta itxura desberdin askotan ezagutzen den Tambourin edo Flûte-tambourin delakoaren euskal aldaera da.
Jatorriari dagokionez, batzuen ustez, lehen aztarna Nafarroa Behereko Isturitzeko “Laminazilo” leizean agertutako hezurrezko txilibitua da.Bere jatorria Erdi Aroko eta Pizkundeko koblakaritzan dagoen arren, bere egintzan erabilitako material desberdinez baliatzean eboluzionatu egin du. Erabilitako materialen artean hezurra, egurra, plastikoa, metala edo ABSa daude. Berrikuntzarik handiena metalezko fita gehitzea izan zen.
XVIII. eta XIX. mendeen artean txistua errezitaldietan eransten saiatu ziren, eta XX. mendean errekonozimendu ofiziala lortu zuten haren irakaskuntzak eta praktikak. Txistua hiru zulodun txiruletatik eboluzionatuena da.

Txistua dantzak laguntzen dituen instrumentua izan ohi da, erromerietan eta gorazarrezko udal-ekitaldietan. AGURRA-MENDI ABESBATZA, DONOSTIAKO TXISTULARIAK Zenbait urtetatik hona instrumentuaren posibilitate itzelak erakusten dituzten kontzertuak ere ematen dira. Hona hemen txistua Orkestrarekin Txakolin ( Adapt. txistu: J.M. Glz. Bastida / Orquestación: Xabier Zabala )

Konta iezadazu

*