2019 - 11 - 14

Gitarraren aurkezpena: otsailaren 6an eta 14an

Hari pultsatuen artean gitarra instrumenturik ezagunena eta ohikoena da. Instrumentu hauetan ermamiarekin soka pultsatzean bibrazioa sortzen da. Batzuetan ere, behatza erabili beharrean pua erabiltzen da. Orokorrean sei hari ditu, baina badira lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere.
Askotan edozein etxetan aurki dezakegu ekonomikoki merkea delako, eta edozein musika-motari laguntzeko oso aproposa delako.
Gitarra klasikoa “guitarra española” bezala ezagutzen da ere jatorri espainarra duelako (XII. – XIII. menea). Gaur egun, modelo askotako gitarra aurki ditzakegu: banjo, gitarra elektrikoa, gitarra akustikoa, jazzekoa…

Hona hemen gitarra klasikoaren tesitura eta atalak eta: 1. Burua eta kabilategia, 2. Zubia, 3. Kabila, 4. Trasteak, 7. Giderra, 8. Cuello, 9. Kaxa (klasikoa) edo gorputza (elektrikoa), 12. Zubia, 14. Hondoa, 15. Tapa, 16. Uztaia, 17. Erroseta eta ahoa, 18. Sokak, 19. Seileta, 20. Diapasoia:

Nola jotzen da gitarra klasikoa?: eserita eta ezkerreko hanka apur bat altxatuta dagoela jotzen da. Hori lortzeko, oinpeko bat erabil ohi da. Ezkerreko eskua giderrean kokatzen da erpurua atzeko aldean dagoelarik; horrek euskarriarena egingo du gainontzeko hatz digitazioak ondo kokatu ahal izateko. Eskuineko eskua soken pultsazioz arduratuko da. Horretarako, gitarra-jotzaileak azazkalak luzeak edukiko ditu ahalik eta soinu-bolumen gehiena lortzeko.

Entzun hemen gitarra klasikoa kontzertuan:Paco De Lucia \’\'Concierto De Aranjuez\’\’ (Musika: Joaquín Rodrigo)

Entzun Gitarra Jazz-ean: An Evening of Jazz with John Pisano & Anthony Wilson: Good Bait

Gitarra elektrikoa: metalezko harien dardara soinu-seinale elektrikoa bihurtzen duen gitarra da. Prozesu hau pastillen bidez gauzatzen da, gitarraren gorputzean muntatutako transduktoreak. Gitarra elektrikoak seinale elektriko arrunt bat sortzen duenez, erraza da bere aldakuntza eta tratamendua. Gainera, seinale elektriko hura ahula da, eta horregatik anplifikazioa behar du bozgorailu batera iritsi baino lehen.
1930eko hamarkadaren hasieran du bere jatorria. Izan ere, musika modernoa osatzen ari ziren instrumentuen artean gitarra arruntak ez zuen berez bere burua entzungai egiteko gaitasuna; ozentasun berri bat behar zuen, hain zuzen ere anplifikazioaren bidez lortu zuena. Hortik aurrera, gitarra elektrikoa herri musikaren barnean instrumenturik garrantzizkoenetako bat izan da, eta musika mota askoren sorrera eragin du bere soinu eskaintza itzelari esker.

Entzun Gitarra elektrikoa: Eddie Van Halen Guitar Solo at Hollywood Bowl

Konta iezadazu

*