2019 - 11 - 22

“At The Watergate” Jaialdiko Kontzertua Donostiko Antzoki zaharrean

Holanda2

Azkoitiko eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek  kontzertua eskainiko dute datorren ostegunean, maiatzaren 3an, arratsaldeko 7etan Donostiko Antzoki zaharrean. Izan ere, maiatzaren 10an eta 11n Herbeheretan egingo duten XIII. Europar Musikari gazteen Jaialdian elkarrekin hartuko dute parte beste hiru kontzertuetan.
Sarrerak ostegunean Antzoki Zaharrean goizeko 11:30etatik 13:30etara lortu daitezke edo 17:00etatik aurrera lehiatilan. Hona hemen Azkoitian eman zuten 1. Kontzertuaren argazkiak:

IX. Tronboneitor Rock Deban

IMG_0580

Debako Musika Eskolak antolatuta IX. Tronboi topaketa, “Tronboneitor Rock” ospatuko da, maiatzaren 12an, larunbata, 12:30etan Foruen Plazan. Bertan bilduko dira musika eskola ezberdinetako ehun bat tronboi-jole. Bizkargi Musika Eskolako ikasleek ere bertan parte hartuko dute: Ane Epelde, Eider Azpiazu, Kaiet Oteiza eta Jon Odriozola. Egitaraua hauxe izango da: 12:15etan Kalejira eta 12:30etan kontzertua.

Apirilaren 23 eta 24an bi entzunaldi emango dira Elkargunean

Sin título-1

Datorren astelehenean eta asteartean, apirilaren 23 eta 24an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek bi entzunaldi emango dituzte, Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Hauek dira entzungo ditugun musika tresnak: Gitarra, akordeoia, klarinetea, saxofoia eta zeharkako flauta. Asteleheneko entzunaldia: 18:30etan izango da eta asteartekoa 18:00etan. Guztiak gonbidatuta zaudete.
Hona hemen egitarauak:

Azkoitiko 44. Dantzari Txiki Eguna, apirilaren 22an (igandea)

dantzari txiki2018

Apirilaren 22an, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeak eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu. Hona hemen egitaraua: