2019 - 11 - 22

Bizkargi abesbatza itzuli da Holandatik

Joan zen igandean Holandatik itzuli ziren herrira Bizkargi abesbatzako gazteak. Nekatuta, baina  pozik, esperientzia ederra benetan “At The Watergate” Europako Musikari Gazteen jaialdian parte hartzea. Holandako Sneek herrian igaro dituzte bost egun. Donostiko musika eta dantza eskolako Kamerata eta Euskal Konboko kideekin kontzertuaz gain, une eder asko partekatu dituzte. Euskal Herritik 200 ikasle izan dira Jaialdi honetan parte hartu dutenak eta 24 herrialde ezberdinetatik guztira 6.000 ikasle gerturatu ziren Sneek-era. Hiri honek 33.427ko biztanleria du eta Frisia probintziakoa da. Maiatzak 9-11 bitartean gazteen hiria bilakatu da, bertan 1.000 kontzertu eman dira 30 eszenatoki ezberdinetan eta ondorengo herrietan: Makkum, Bolsward, Ijlst, Heeg, Woudsend, Koudum, Workum eta Andfird/Westhem-ean. Bizkargi abesbatza Donostiko Kamerata eta Euskal Konboarekin batera hiru emanaldi izan ditu: 1. Sneek-eko ATRIUM-en, 2. KERKHOF NOORD-en eta 3. IJLST-en. Hona hemen argazki batzuk:

Konta iezadazu

*