2019 - 11 - 22

Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza Txapeldun Hernanin

ItziarAnaitz4

Irailaren 16an Hernanin ospatutako Dantza sueltoko Txapelketan, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza bikotea txapeldun izan zen. Azken urte honetan, bikote honen ibilbidearen berri sarritan izan dugu. Zorion beroenak bikoteari eta beraien irakaslea den Aitor Sorazuri, batik bat urte guztian zehar egin duten lanagatik!

ORKESTRAKO 1. ENTSEGUA – IRAILAK 20

Brass-Instruments

Ikasturte berriari hasiera eman diogu eta berriro ere Gorka Errezilen gidaritzapean abian jarrriko dugu Musika Eskolako Orkestra. Bertan parte hartzeko aukera izango duten ikasleek ondorengo musika-tresnetakoak izango dira: Biolina, Zeharkako Xirula, Klarinetea, Tronpeta, Tronboia,  Bonbardinoa, Saxoa, Perkusioa, Pianoa eta Akordeoia. 1. Entsegua irailaren 20an izango da, arratsaldeko 7etan. Talde lanaren bidez  ikaslearen motibazioa  indartzea nahi  dugu. Musikaren heziketan garrantzitsua  ikusten dugu ikaslearen partehartzea  talde-ekintzetan, bai ahots taldeetan baita instrumentu taldeetan ere Musika Eskola guztietako helburu nagusienetakoa baita. Ikaslearen motibazioa indartzeko lehenbailehen aukera eman nahi diegu ikasitakoa praktikan jartzeko  nahiz eta teknika aldetik maila handirik ez izan. Gure asmoa, gehien bat  musika egitea eta zaletasuna sortzea da, ez interprete handiak sortzea. Musika Eskolako Orkestran parte hartzea nahi duenak, finkatutako egutegia bete beharko du, bai entseguei eta baita emanaldiei dagokiona ere.

Interesatuak, irailaren 25erako Idazkaritzan entregatu beharko du inprimaki bat bere aitak/amak edo tutoreak behar den lekuan sinatuta. Irakasle bakoitzak aipaturiko inprimakia klasean bananduko du.

2018-19 Ikasturtea

201819

Irailaren 6an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2018-19ko ikasturte berriari hasiera emango dio eskaintza honekin: Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (0-2 urte) 
Musika Tailerrak: (3-6 urte) 
Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza
.  Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Gitarra Jazz, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu.  Helduentzako: Euskal Dantza eta  Musika Tailerrak.  Irailaren 5arte aukera izango da matrikula egiteko,  baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan. Informazio gehio nahi izan ezkero, posta elektronikoaren bidez egin daiteke: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta lehenbailehen erantzuna eramango zaio edo 943-851070 zenbakira deituta.

IRAILAREN 3etik 5arte IDAZKARITZA irekita egongo da, goizez 09:30etatik 11:30etara, eta arratsaldez, 5:00etatik 7:00etara. Hona hemen egutegia:

HERRIKOLOREAK

etxebeltz

Herriko kultura eta kirol ekimenak modu kolektiboan plazaratuko dituzte irailaren 15ean, eta askotariko ekintzak izango dira herriko hainbat txokotan: kontzertuak, trikitilariak, bertsolariak… izango dira, eta, horrez gain, kirol txapelketak eta erakusketak egingo dituzte herriko eskalada, igeriketa, tenis, pilota, xake, zumba, gimnasia erritmiko eta dantza taldeek zein jarduera horietan aritzen diren norbanakoek. Era berean, margolariak ere kalera aterako dira, eta argazki tourra eta paella txapelketak egingo dituzte.
Bizkargi Musika Eskolako ikasle batzuek ere bertan parte hartuko dute. Hona hemen egitaraua eta Herrikolorearen egitaraua osoa.

HERRIKOLOREAK: BALDA PLAZAN DANTZARIAK

A1-49651728.jpg

Irailaren 15ean, Azkoitian ospatuko da Herrikoloreak eguna. Herriko kultur eta kirol taldeek herriko kaleak hartuko dituzte euren eguneroko zereginak herritarrei erakusteko. Goizeko 10:00etan hasiko dira eta egun osoan zehar ekintza ezberdinak ikusteko aukera izango dugu. Hamazazpi gunetan banatu dute herriko kultur eta kirol taldeen loraldia. Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak ere bertan izango dira. Balda Plazan eguerdiko 1ean Helduen Dantza taldean eskutik dantza jauziak ikusteko aukera izango dugu.

Nola aukeratu musika-tresna egokiena?

orkestra12

Haurrei, txikiak direnean, perkusio-tresnak gustatzen zaizkie gehien eta horrelako jostailurik eduki ezean, zarata ateratzeko edozein gauza erabiltzen dute ordezko . Aurrerago, musika ikasten jarraitzeko gogoa badute, jostailuzko tresnak utzi eta beste pauso batzuk eman nahi izaten dute. Tresna bat edo bestea aukeratzerakoan, haurrak berak erabaki behar du zer tresna ikasi nahi duen, gurasoek eta irakasleek, laguntza gisa, aholkuak eman ditzakete.
Hona hemen artikulu osoa. 1. orrian: “musika-tresna bat jotzearen onurak” eta 2. orrian, “Zer musika-tresna: haurrak nahi duena”: