2019 - 11 - 22

V. TRIKIGIRO AZPEITIAN

Trikitiaren inguruko transmisioari bultzada emateko asmoz, Trikigiro elkarteak antolatutako jaialdia da. Hitzorduak arrakasta izan du urtero, eta aurten ere Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak izango dira protagonistak. Egun horretan egingo duten afarirako izen-ematea zabalik dago jada.
Aurtengo Trikigiro jaialdia ospatuko da urriaren 19an. Azpeitian elkartuko dira Urola Erdiko trikitilariak eta pandero jotzaileak, beren zaletasunaz elkarrekin gozatzeko.

Dagoeneko hitzordua antolatzen duten laugarren aldia da, eta azken urteetan antolatutako egitarauak izandako arrakasta ikusita, antzeko egitaraua prestatu dute aurtengorako.

19:00etan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean elkartuko dira eskualdeko trikitilariak, eta musikari gaztetxoenek saioa eskainiko dute ordu horretan. Bertan parte hartuko dute musika eskolatik ondorengo ikasleek: Maialen Arratibel, Imanol Bastida, Aiora Azkue panderojoleak eta Haritz Alberdi, Araitz Etxaniz eta Manex Unanue trikitilariak. Ondoren, 20:00etan, kalejira egingo dute guztiek Azpeitiko kaleetan barrena, eta herria zeharkatu ondoren, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean afalduko dute. Afalostean erromeria egingo dute, 23:00etan, eta honako trikitilari hauek parte hartuko dute:

  • Beñat Landa, Eneko Arbeo, Attola gaztea eta Imanol Antxitte.
  • Jone Uria eta Julene Otegi.
  • Maria, Naiara, Eneritz eta Landaberri.
  • Martittetarrak.
  • Naiara Mantzizidor, Oleaga ahizpak eta Jurgi Ituarte.
  • Lurdes Alkorta, Eider Tolosa eta Lierni Tolosa.

Edonork har dezake pare kalejiran eta nahi duen oro bertara daiteke afaltzera. Afarira joan nahi dutenek, aurrez egin behar dute erreserba Sanagustin kulturgunean edo 943-10 52 20 telefono zenbakira deituta. Izen-ematea hamabost euro ordaindu beharko da.

Konta iezadazu

*