2019 - 06 - 17

XVII. Klarinete maratoia Zumaian

Ikasturte honetakoa hamazazpi edizioa izango da (abenduaren 12-16 bitartean). Klarinete Maratoian musika-hezkuntzaren hatsarre edo printzipio ugari uztartzen dira: kalitatezko irakaskuntza, maila handiko musikari eta irakaslearen konpromisoa, jatorri eta maila ezberdineko musikarien arteko harremana bultzatzea, jende aurrean musika egiten trebatzea, ikasleek lorpenak jendaurrean erakustea… eta den-dena, klarinetearen bueltan.
Urtetik urtera Klarinete Maratoiak hainbat eta hainbat jarduera ezberdin ikusi ditu eta horretan dihardugu: Formatu txikiko zein ertaineko kontzertuak, Musika eta Literatura eta Musika eta Zinea uztartuta, ikus-entzunezko emanaldiak, argazki lehiaketa,teknologia berrien erabilpenak musikan (TIC), Music & English, musikarako materialen erakusketak, Clarinet Clinic, musikari bikainak gonbidatu,… Eta ildo honetatik jarraituz, aurten Alexander Teknika gehitzen dugu, AMAT Studioaren eskutik. Irakaskuntzari dagokionez, hasierako urteetatik bakarkako eta taldekako klarinete-eskolak egin dira maila guztietara zuzenduta: Musika Eskoletako bigarren edo hirugarren mailako ikasleak, alegia, klarineteari aisialdiaren begiekin begiratzen diotenak, adin guztietakoak: gaztetxoak, gazteak eta helduak. Baina  Maratoian badute lekua klarinetea lanbidetzat izango duten ikasleek ere, Kontserbatorioko ikasleek, alegia. Musika eskoletako irakasle dihardutenak ere ikasle bihurtzen dira Maratoian, eta baita orkestretako klarinete-joleak ere.  Irakasle zein interprete, Maratoira  klarinetearen teknika aurreratuenak barneratzeko etortzen dira. Jatorri hain ezberdineko ikasleen parte hartzea ez litzateke posible izango Carlos Casadoren sakon-sakoneko profesionaltasunik gabe. Aurten, beste urteetan bezalaxe Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleek ere bertan parte hartuko dute.

Konta iezadazu

*