2019 - 11 - 22

XXIX.Gabon Kantak Baztartxo antzokian

XXIXGABON KANTAK

Duela hogeita bederatzi urte Floreaga Ikastetxeko IGEak (Ikasleen Guraso Elkarteak) hasiera eman zion ekintza berezi honi. Urtez urte, gabon giroan sartzen laguntzen diguten gabon kantak entzuteko aukera eskaintzen digute. Aurtengoan, guztira zazpi talde arituko dira, Floreaga LH2, Debako taldea, AB Korua, Bergarako taldea, Mutrikuko taldea, Azkoitiko Bizkargi abesbatza eta Elkarrekin abesbatza. Gonbidapena luzatzen diegu musikazale guztiei bertara hurbildu eta kontzertuaz gozatu ahal izateko. Hona hemen egitaraua:

Gabonetako Kontzertua Elkargunean

gabonetakoa

Datorren ostiralean, abenduak 21,  arratsaldeko 6:00etan, Elkarguneko areto handian, lehen hiruhileko ekintzei amaiera emateko, gabonetako kontzertu berezi bat antolatu da. Bertan, parte hartuko dute, gazteen Orkestrak, Bonbardino bakarlaria, Tronboi bikotea eta Trikitilari eta panderojoleak.Egitarauaren zati handiena, gabonetako doinuekin osaturik egongo da. Gonbidapena luzatzen diegu bai gurasoei, bai ikasleei, baita herritar guztiei ere gabon jaien sarrera gisa ospatzen den emanaldi berezi honetara hurbiltzeko. Hona hemen egitaraua:

Pianoko ikasleen Entzunaldia

PianoEntzun

Datorren asteartean, (abenduak 18) eta asteazkenean, (abenduak 19) Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako pianoko ikasleak lehenengo hiruhileko bi entzunaldi eskainiko dizkigute. Biak, arratsaldeko 19:00etan izango dira Elkarguneko Oteiza aretoan. Hona hemen egitarauak:


Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza bikoteak 2. saria

bikote1A

Abenduaren 21ean, Azpeitiko XVIII. Dantza Suelto Txapelketan, Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza eskolako bikoteak bigarren saria lortu zuen: Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, Aitor Sorazu irakaslearen ikasleak. Zorionak beraientzat eta jarraitu horrela!!!!