2019 - 11 - 22

Dantza eta Musika tresnen aurkezpen saio inklusiboak

instrumErakus

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak. Interesa duen edozein adinetako  guztieentzako saioak izango dira. Aurten ekintza hau INKLUSIBOKI planteatu da, herriko aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izango dira instrumentu ezberdinak ezagutu eta probatzera, ume hauentzat aurrera begira instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkeelarik.
Hauek dira egingo diren aurkezpenak:
Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria, Trikitixa, Panderoa eta txistua.
Helburua: ikasleari, musika eskolan ikasteko aukeran izango ditun musika tresnak ezagutzea eta frogatzea da. Antolaketari dagokionez, saio gehiengoak  musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira. Hona hemen joan zen ikasturteko saioen argazkiak eta saioen datak:

Biolin-entzunaldia: Donostia-Etxarri Aranatz eta Azkoitiko ikasleak

biolinEntzun

Otsailaren 8an, ostirala, arratsaldeko 7:00etan, bigarren hiruhileko Entzunaldiei hasiera emateko, Biolin-Entzunaldia ospatu zen. Bideoa hemen: BIOLIN ENTZUNALDIA Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Parte hartzaileak, oraingoan Mikel Urdangarin irakaslearen Donostiko, Etxarri Aranatzeko eta Azkoitiko Musika Eskoletako ikasleak izan dira. Hona hemen entzunaldiko argazkien esteka https://www.flickr.com/photos/55242991@N05/sets/72157706714974124/:

Urte berri on 2019!

saltatzen

BIZKARGI MUSIKA eta DANTZA Eskolak onena opa dizue guztiei, hasiera eman diogun Urte berri honetarako : “Itxi begiak eta ekarri gogora 2018 urteak eman dizkigun une goxo guztiak,ahaztu ilunak eta pentsatu zenbat ditugun 2019an bizitzeko zain”.URTE BERRI ON!!

Ikasleak herriko Bandarekin elkarlanean arituko dira

Kabalgata

Urtarrilaren 5ean Errege Magoen Kabalgata herriko kaleetan zehar ibiliko da, Musika Bandaren doinuekin girotuz oraindik umetxo askorentzan izaten den gau magiko hori.
Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako hainbat ikasle ere bertan arituko dira Bandarekin elkarlanean, haizezko eta perkusiozko musika tresneetako ikasleak izango dira bakarrik. Hona hemen ikasleentzako informazioa: entsegua, irteera eta itzulera ordutegiak e.a.: