2019 - 11 - 22

2019-20 Ikasturterako 1. izen-ematea apirilaren 1ean irekiko da

2019-20matrik

2019-20 Ikasturterako 1. izen-emate epea, apirilaren 1etik 12ra (biak barne) irekiko da. Epe honetan matrikulatzeko aukera bakarrik izango du jada musika eskolan ikaslea denak.
2. epea, apirilaren 29tik ekainaren 14ra izango da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri daude musika eskolako iragarki taulan eta baita behean erantsita ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainaren 24tik 28ra bitartean.
OHARRA:
•Pertsona berak matrikula ditzakeen ikasle kopurua: familia-unitate bakoitzak bera ez den unitate bakar baten matrikulak formalizatu ahal izango ditu.
•Telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 15€  /  Ikasgai bat baino gehiago – 20€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)
Idazkaritzako ordutegiak (eskola-aldian):
9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
**ekainean, 24tik 28ra: 9:30etatik 13:00etara (biak barne)

XX. Taldez talde – Euskal musika tresnak eta Dantzariak

folk

Martxoaren 24an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XX. Taldez-taldeko edizioari hasiera eman zion Iraurgi eta Bizkargi abesbatzekin. Datorren igandean, martxoaren 31n, Euskal Musika tresna ezberdinak eta dantzariak ikusteko aukera izango dugu. Amaiera emateko apirilaren 7an  Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak.  Guztiak, Kontzejupean eta eguerdiko 12:30etan ospatuko dira.
Hona hemen datorren igandeko egitaraua:

XX. TALDEZ TALDE: IRAURGI-BIZKARGI ABESBATZAK

ABESBATZA

Martxoaren 24an, igandea, Taldez-taldeko XX. edizioaren lehenengo ekimena ospatuko da Kontzejupean, eguerdiko 12:30etan. Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek arituko dira Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean.
Hona hemen egitaraua: