2019 - 11 - 22

Azkoitiko Dantzari Txiki eguna

DANTZARI2019

Maiatzaren 5ean, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeak eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu. Hona hemen egitaraua:

Dantza Jauziak Elkargunean

dantza jauziak2019

Datorren larunbaterako (maiatzak 4), Elkarguneak Bizkargi Musika eta Dantza Eskolarekin elkarlanean antolatu du DANTZA JAUZIAK saioa, gaueko 10:00etatik aurrera. Dantza hauek herritarrek gozamenerako dantzan egitekoak dira, dantza sozialak dira eta hainbat urtetik hona oso indarrean daudenak Euskal Herri osoko plazetan. Bere arrakastaren gako bat izan liteke esfortzu fisiko handirik gabe dantza daitezkeela. Baina abilezia eskatzen dute, eta hor erronkaren xarma.
Ezaugarri horiekin, adineko jende asko eta asko da jauzien zale, ikastaroetan parte hartzen dute, eta gero plazetan dantzan. Halere, adinekoak asko badira ere, gazteen dantza ere bada, eta zale asko ditu. Umeentzako izan ezik, adin guztietarako moduko dantza moldea da.
Gonbidapena luzatzen diegu dantza zale guztiei larunbatean gerturatzeko Elkarguneko “Herriko Plaza” aretora. Animatu!!!, oinak eta gorputza mugimenduan jarri eta ondo pasa!!!

Lazkaoko Dantza Txapelketan,gazteen mailako garaile: Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza

dantza bikote

Maiatzaren 1ean ospatu zen Lazkaon XXXIX. Dantza suelto txapelketa eta bertan, bikote gazteen mailako garaile izan ziren Azkoitiko Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasle diren, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartzak osatzen duten bikotea. Txapelketa Lazkaoko Oin Arin dantza taldeak antolatzen du, aurtengo txapelketan 11 bikotek parte hartu dute hainbat herri ordezkatuz. Zorion beroenak bikoteari eta baita  Aitor Sorazu irakasleari ere!!!

Gitarrako ikasleen Entzunaldia

Gitarra

Datorren asteazkenean, apirilaren 10ean, arratsaldeko 6:30etan, Yerko Ortiz irakaslearen gitarrako ikasleek entzunaldi bat eskainiko dute Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Bertara etorri nahi duenari gonbidapena luzatzen dizuegu Musika Eskolatik. Hona hemen egitaraua:

XX. Taldez talde – Herriko Musika banda eta musika eskolako Gazteen orkestra

taldez orkestra

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XX. edizioaren barne,  apirilaren 7an hirugarren emanaldia ospatuko da Kontzejupean. Kontzertu honekin amaiera emango dio aurtengo edizioari. Bertan,  Musika Eskolako Gazteen orkestra eta Herriko Musika Banda entzuteko aukera izango dugu, lehen zatian bakoitza bere programarekin eta bigarrenean elkarlanean arituko dira. Zuzendaritza lanetan, Carlos Muñoz eta Gorka Errezil. Hona hemen egitaraua: