2019 - 11 - 14

Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza dantza bikote txapelduna Trintxerpen

Larunbat honetan (Maiatzak 25), ospatu zen Trintxerpen 64. Gipuzkoako bikote gazteen dantza txapelketa, bertan hainbat herritako dantzariak izan genituen ( Azpeitia, Lezo, Oiartzun, Hondarribia, Pasai Donibane, Zestoa eta Gasteiz) ordezkatuz. Nahiz eta eguraldiak asko lagundu ez, jende multzo ederra bildu zen eta gozatu ederra hartu zuten gazteek eskeinitako dantza saioekin, denera 14 bikote izan genituen parte hartzen. Pasaiko partaide bana zuten Ane Jaunarena eta Urko Puy etaEnara Artola eta Danel Castillo bikoteek sari berezi bat jaso zuten bertako bikote izateagatik, 12 urtetik behera ondoen sailkatutako bikotearen saria Ane Anuariz eta Mikel Esnaola Lezoko bikotearentzat izan zen. Ondoen jantzitako bikotearen saria Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste Lezo eta Oiartzungo bikoteak jaso zuen.
Eta podiumeko lehen hiru mailak honela gelditu ziren, 3. Olatz Azkue eta Mattin Etxebeste izan genituen, 2. Elaia Elorza eta June Elorza Azpeitiako ahizpak eta lehendabiziko lekuan eta beraz 2019 ko Gipuzkoako Txapeldun Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasle diren Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza Azpeitiarrak izan genituen.
Zorionak bikote guztiei eskeini zuten ikuskizunarengatik!

Konta iezadazu

*