2019 - 11 - 12

Tronboi joleek topaketa Bergaran

Gipuzkoako eta Arabako hainbat tronboi jole elkartuko dira bihar Bergaran: Tronboneitor topaketa egingo dute, aurten, 10. aldiz. Lau taldetan banatuta eskainiko dute kontzertua: talde bakoitzak bere saioa eskaini ondoren Gonzalez Bastidaren Hor konpon joko dute denek elkarrekin batera.115 tronboi jole elkartuko dira zapatuan herriko kaleetan, Tronboneitor tronboi topaketaren aitzakiarekin, hain zuzen. Azkoititik bertan parte hartuko dute: ANE EPELDE, EIDER AZPIAZU eta JON ODRIOZOLA. Gipuzkoako eta Arabako 14 musika eskolako ikasleak izango dira Bergaran. Tronboi joleen 10. topaketa izango da aurtengoa. 12:00etan kalejira egingo dute herriko kaleetan: Meredith Wilsonen 76 trombones obra joko dute kalejiran. Ondoren, San Martin plazan eskainiko dute kontzertua.

Konta iezadazu

*