2019 - 11 - 12

Hernaniko Dantza solte txapelketan 1. eta 3. postuan sailkatu dira 2 bikote

Atzo, ekainak 24, ospatu zen Hernanin, Kriskitina Dantza Taldeak urtero antolatzen duen Dantza Askatuko txapelketa 15 urtetik gorakoen kategorian. Aurtengoan 8 bikote izan genituen lehian, Sopela, Azkoitia, Azpeitia, Lezo, Oiartzun Eta Legazpia ordezkatuz.
Dantzariek Fandangoko 8 pauso dantzatu behar izan zituzten txistuaren erritmora eta Arin arineko beste 8  pauso trkitiarekin.
Sari banaketaren ostean podiumeko lehen hiru postuak honela geratu ziren.
1.- Laura Bastida Eta Ekain Uzkudun / Azpeitiarrak
2.- Iker Belintxon Eta Katerin Artola/ Lezo Eta Oiartzun
3.- Itziar Bastida Eta Anaitz Lizartza/ Azpeitia
Zorionak guztiei eskeini ziren mailagatik.

Konta iezadazu

*