2019 - 07 - 20

SAN JUAN BEZPERAKO EKINTZAK

San Juan gauean, ekainaren 23an igandea, Azkoitian, beste herri askotan bezalaxe sutzar handia egiten da gaua heltzean. Gau berezi horretan musika eta dantza elkarlanean, protagonistak izango ditugu. Lehenik, kalean zehar herriko dantzari gaztetxoek protagonistak izango dira ondorengo programazioarekin: arratsaldeko 19:15etan GAZTANENEAKO parkean, dantzarien eta musikarien bilkura. 19:30etan irteera
Balda plazara. Hauxe da ibilbidea: Gaztanenea parkea, Eliza ataria, Plaza Berri eta Balda plaza.  Bertan, dantzari guztiek elkarturik dantzatuko dituzte ondorengo dantzak: Zuberoako makil dantza, Banakoa, Zapatagin, Uztai txiki dantza, Jorrai Dantza, Bolantz Dantza, Lapurdiko makil dantza, Erre zenituzten, Kalejira.  Bertan parte hartuko dute: Xabier Munibeko Kandiola Dantza taldea, Bizkargi Dantza taldea eta Trikitilariak eta Txalkor Txistulari taldea. Ekitaldia  20:30etan amaituko da.
Bestalde, gauean, hamarrak inguruan, Balda Plazan, suaren piztuera egingo da. Sahatsa Dantza Taldea, Iraurgi eta Parrokiko abesbatza Musika Bandaren laguntzarekin doinu herrikoiak abestu eta dantzatuko dituzte. BIZKARGI Musika eta Dantza eskolako ikasleen eskutik, XII. Zatoz dantzara Balda plazara izendatzen den dantza saioa hasiko da. Dantzazale guztiak, Aitor Sorazu, dantza-maisuaren gidaritzapean aukera izango dute herrikoi dantza ezberdinak ikasteko.
Hurbil zaitezte Balda Plazara eta musikaz eta dantzaz girotutako gauean har ezazue parte!

KALEJIRAko ordena:

-BIZKARGI DANTZA TALDEA

-FLOREAGAKO KANDIOLA DANTZA TALDEA

XABIER MUNIBE IKASTOLAKO KANDIOLA DANTZA TALDEA

Oharra: eguraldi txarra balitz eta zentzua San Juan suaren inguruan egitea duen saioa izanik, bertan behera uzteaz hitz egin da. Hala ere bada ezpada ELKARGUNEA hartu da baldin gauzak gaizki jartzen badira ikuslego edo gurasoen aldetik.

Konta iezadazu

*