2019 - 11 - 12

Aukeratu zure abesbatza eta gozatu abesten!

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolaren helburuen artean, talde-ekintzak bultzatzea garrantzitsuenetako bat da. Horien artean, ABESBATZA  betiere arrakastatsuenetakoa da eta aurten ere bide horretatik jarraitzeko asmoarekin, herriko gazteei bideratutako deialdi ireki bat egin nahi dugu.
AUKERATU ZURE ABESBATZA eta GOZATU ABESTEN!:
“A” aukera- 10-11 urte bitarteko gaztetxoentzat – entsegu egunak: ASTEAZKENA ETA OSTIRALA 14:00etatik – 14:45etara edo
“B” aukera - 12 urtetik aurrera – entsegu egunak: OSTIRALA 15:30etatik – 16:30etara

Baldintzak:
•Ez da beharrezkoa musika eskolan aldez aurretik matrikulatuta egotea.
•Urte osoko kuota hasieran ordaintzea: guztira 15€
•Ikasturtean zehar antolatzen diren emanaldietan parte hartzea.
•Izen-ematea irailaren 2tik 11ra izango da, musika eskola bertan.

Musikaren heziketan garrantzitsua  ikusten dugu ikaslearen partehartzea  talde-ekintzetan, bai ahots taldeetan baita instrumentu taldeetan ere Musika Eskola guztietako helburu nagusienetakoa baita. Ikaslearen motibazioa indartzeko lehenbailehen aukera eman nahi diegu ikasitakoa praktikan jartzeko  nahiz eta teknika aldetik maila handirik ez izan. Gure asmoa, gehien bat  musika egitea eta zaletasuna sortzea da, ez interprete handiak sortzea.
Musika Eskolako Abesbatzetan parte hartzea nahi duenak, finkatutako egutegia bete beharko du, bai entseguei eta baita emanaldiei dagokiona ere.
Interesatuak, irailaren 2tik 11ra bitartean idazkaritzatik pasatu beharko du izena ematera.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA:
Irailaren 2tik 6ra bitartean goizez 9:30etatik 11:30etara edota arratsaldez 5etatik 7etara.

Irailaren 9tik aurrera, goizez 9:30etatik 11:30etara edota arratsaldez 4etatik 6etara.

Konta iezadazu

*