2019 - 11 - 22

Irailak 9 – 2019-20 ikasturtearen hasiera musika eskolan

2019-20hasiera

Irailaren 9an “BIZKARGI” Musika eta Dantza Eskolak 2019-20ko ikasturte berriari hasiera emango dio eskaintza honekin: Haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra
, Musika Tailerrak: (3-6 urte) 
Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza
.  Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako Flauta, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpeta, Tronpa, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Gitarra Jazz, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu.  Helduentzako: Euskal Dantza eta  Musika Tailerrak.  Irailaren 6arte aukera izango da matrikula egiteko,  baina bakarrik plazak libre dauden ikasgaietan.

IRAILAREN 2tik 6ra, IDAZKARITZA irekita egongo da ordutegi honetan:
goizez 9:30etatik 11:30etara, eta arratsaldez, 5:00etatik 7:00etara. Hona hemen egutegia:

Laura Bastida-Ekain Uzkudun, 1. saria Elgoibarko Dantza suelto txapelketan

elgoibardantza

Atzo, abuztuak 25, arratsaldeko 19:00tan ospatu zen Elgoibarren LXXXIII. Dantza Suelto Txapelketa, 16 urtetik gorakoentzat, bertako San Bartolome jaien barruan. Antolatzailea: Haritz Euskal Dantzari Taldea, udal Txistulari Taldea eta Trikitilarien laguntzarekin.
Zortzi bikote izan genituen lehian eta lehenengo hiru postuen sailkapena honela gelditu zen.
1.- Laura Bastida eta Ekain Uzkudun  (Azpeitia)
2.- Katerin Artola eta Iker Belintxon (Lezo)
3.- Enara Arrizabalaga eta Iker Sarasua  (Azpeitia- Azkoitia)

Zorion beroenak partaide guztiei eta bereziki Laura Bastida eta Ekain Uzkudun, bikote Azpeitiarra eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak. Zorionak baita, bikotearen irakaslea den Aitor Sorazuri!!!

Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi -2. saria Goiazeko Trikitilari txapelketan

Aratz_eta_Enaitz

Araitz Etxaniz azkoitiarra, musika eskolako Xabier Alberdiren ikaslea eta Enaitz Alberdi azpeitiarrak osatutako bikoteak, bigarren postua lortu zuen Goiazko II. Trikitilari Txapelketan joan zen abuztuaren 15ean izan zen lehiaketan. Guztira, sei bikotek parte hartu zuten. Azpeitiko, Azkoitiko, Hernaniko, Errezilgo, Zestoako, Lazkaoko eta Arrasatekoak. Epaimahaia Jagoba Urangak eta Aiora Irazustak osatu zuten, eta haiek hala erabakita, Irati Arzelus lazkaotarrarentzat eta Mirari Plazaola arrasatearrarentzat izan zen lehen saria. Bigarren saria Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdikrentzat izan zen. Zorion beroenak bikotearentzat!!