2019 - 11 - 22

43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa Seguran

SeguraWeb

Atzo, larunbata, Seguran ospatu zen 43. Euskal Herriko Dantza Txapelketa. Bertan aritu ziren 16 bikote guztira. Saioa Galarraga eta Julen Murgiondo bergararrek irabazi zuten txapelketa. Bigarren postuan Larraitz Larrañaga eta Amets Amubieta azpeitiarrak sailkatu ziren eta hirugarren postua Laura Bastida eta Ekain Uzkudun bikotearentzat izan zen. Bestalde, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza, lehenengo aldiz parte hartu eta ongien sailkatu direnen saria jaso zuten. Azken bi bikote hauek Bizkargi musika eta dantza eskolako ikasleak dira. Zorionak eta baita beraien irakaslea den Aitor Sorazuri ere!

Trikigiro jaialdiaren V. edizioa

trikigirohasierakoa

Trikigiro elkarteak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta joan zen ostiralean elkartu ziren bailarako trikitilariak eta pandero-jotzaileak, Bizkargi Musika eskolako trikitilariak eta panderojoleak ere bertan parte hartu zuten eta musikari gazteenek emanaldia eskaini zuten Azpeitin, arratsaldeko 7etan. Ondoren, kalejira egin zuten Alde Zaharrean eta segidan, afaria izan zen Sanagustin kulturgunean. 23:00etatik aurrera, hainbat trikiti-jotzaile eta pandero-jotzaile igo ziren kulturguneko agertokira. Besteak beste,  Julen Rueda, Julen Labaka, Haritz Garmendia, Manex Torrealdai eta Ekiñe Uzkudun; Mendaroko trikitilariak; Garixe, Arbeo, Attola, Maltzeta eta Txino; Izaro Oleaga, Araitz Etxaniz, Jurgi Ituarte eta Garazi Larrañaga; Elortza eta Aizpurutxo anaiak; Lanberri, Maria Lasa, Naiara Urresti eta Garazi Otaegi; eta Lidia nahiz Itzeder.

Tuba jaialdia 2019 Azpeitin

TubaTalde

Urriaren 11, 12 eta 13an Tuba Jaialdia ospatu zen Azpeitin. Bertan aritu ziren hainbat eta hainbat musikari, bai gaztetxoak, baita musikari profesionalak  ere elkarlanean aurkeztuz mota guztietako egitaraua. Antolatzaileen hitzetan: “orain arteko ediziorik ikusgarriena izan da aurtengoa”. Bizkargi Musika Eskolako ikasleak ere  bertan parte hartu zuten. Zorion beroenak antolatzaileei!.