2019 - 11 - 22

San Andresetan Azkoitin, Musika eta Dantza kalean zehar

2dantzariS.Andres

Urtero bezalaxe,  San Andres eguna ospatzen dela eta , azaroaren 24an, eguerdian, Musika Eskolako dantzariak, txistulariak, panderojoleak  eta trikitilariak, kalean zehar irtengo dute herriko beste hainbat dantza taldeekin elkarturik. Eguraldiak ez badu laguntzen,  ekitaldi guztia Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan egingo da, hala nola dantzariak eta musikariak beraien dantzekin eta doinuekin festa giroan egun hau ospatzeko. Guztiok gonbidatuta zaudete!

Hona hemen egitaraua:

12:00.- GAZTAN ENEAKO parkean dantzari eta musikarien bilkura.
12:15.- Kalejira Balda Plazara.
( Ibilbidea: Gaztan Enea parkea, Eliza ataria, Plaza Berri, Balda Plaza)
12:30.- Balda Plazan dantza erakustaldia.
1.- AGINTARIENA
2.- AGURRA
3.- ZORTZIKODUN MAKIL TXIKI DANTZA

12:45.- Plaza Berritik, kalejira Iriarte Margolaria kalera.
13:00.- Iriarte Margolaria kalean dantza erakustaldia.
1.- TXANTXO DANTZA
2.- MAKILA TXIKI JOKOA
3.- SORGIN DANTZA
4.- IPURDI DANTZA

13:30.- Eliza atarira kalejira Herriko Plaza zeharkatuz.
Erromeria
1.- ZAZPI JAUTSI
2.- FANDANGOA
3.- ARIN ARINA
4.- KORROA

KALEJIRAKO ORDENA:
- Xabier Munibe
- Floreagako Kandiola dantza taldea
- Bizkargi dantza taldea

2020KO DANTZARI TXIKI EGUNERAKO AURRERAPENA
- BANAKO
- BINAKO
- LAUNAKO
- GIPUZKOAKO MAKIL HAUNDI DANTZA

Eguraldi txarra balitz, Elkargunean egingo da dantza erakustaldia.

Zezilia deunaren omenez musika eta dantza Elkargunean

ZEZILWEB

Azaroaren 22an, ostirala, musikarien zaindari den Santa Zeziliaren omenez, Bizkargi Musika eta Dantza eskolako ikasleak, Elkarguneko “Herriko Plaza” aretoan, musika eta dantza emanaldia eskainiko dute arratsaldeko 18:30etan. Bertan parte hartuko dute,  musika tailerretako ikasleak, dantza eta instrumentu talde ezberdinak.
Bestalde, egun berean MUSIKALEAN ekintza dela eta, trikitilariak eta panderojoleak, 17:45etan kalera aterako dira musikaz girotuz egun berezi hau.

Adinduen astea San Jose Egoitzan

SJose

San Jose Egoitzan Adinduen astea ospatuko da azaroaren 12tik 17ra bitartean. Hainbat ekintza antolatu dituzte egun horietarako errutina hautsi eta entretenimenduari bide emateko. Besteak beste, gaztetxoen bisitak izango dituzte bertan, Floreaga ikastetxeko, Xabier Munibe Ikastolako eta Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleak San Jose Egoitzara hurbilduko baitira bertako erabiltzaileekin tartetxo bat partekatzera. Musika Eskolako ikasleen txanda azaroaren 16an izango da. Larunbata da eta arratsaldeko 16:30etan hasiko da musika eta dantza emanaldi hau.

Hona hemen aste guztiko egitaraua: