2019 - 12 - 12

Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi, hirugarren Trikitilari gazteen txapelketan!

Joan zen igandean, sei bikotek parte hartu zuten Euskal Herriko Trikitilari Gazteen XXVIII. Araitz Etxaniz trikitilari azkoitiarra eta Enaitz Alberdi panderojole azpeitiarra, hirugarren sailkatu ziren. Zaldibarren izan zen 13 eta 19 urte bitarteko trikitilarien txapelketa, eta parte-hartzaile guztiek porrusalda, fandangoa eta arin-arina jo behar izan zituzten. Honako hau da sailkapena:

Irati Arzelus eta Mirari Plazaola (132,35 puntu).
Ane Etxezarreta eta Sara Iriarte (132,1 puntu).
Araitz Etxaniz eta Enaitz Alberdi (119,5 puntu).
Ianire Segurola eta Elaia Diaz (114 puntu).
Eider Garro eta Araitz Elizalde (110,7 puntu).
Julen Labaka eta Garazi Larrañaga (109,45 puntu).

Zorionak guztiei!

Konta iezadazu

*