2020 - 02 - 28

BIZKARGI abesbatzak, Arantzazuko “Gabon Kantak” kontzertuan parte hartuko du

Debagoieneko abesbatzak eta Azkoitiko Musika Eskolako Bizkargi abesbatza Gabon gaueko protagonistak izango dira ETBn. Sei abesbatza batuko dira abenduaren 14an, Arantzazun, Gabon Kantak kontzertua eskaintzeko. ETBk emanaldia grabatuko du, eta Gabon gauean, abenduaren 24an emitituko dute telebistan. Fernando Velazquez konposatzailearen gidaritzapean, Aretxabaleta, Oñatiko Ganbara, Arrasateko Goikobalu eta Goikobalu Txiki, Azkoitiko Bizkargi, eta Leizarra musika eskola abesbatzak izango dira parte hartuko dutenak.
Hamar kantu inguru eskainiko dituzte Arantzazuko kontzertuan. Kooperatiben soinu banda jasotzen duen Humanity at music zortzi piezetako albumeko hiru kantu eskainiko dituzte, batetik: Banaketa, Internazionalizazioa eta Etorkizuna–, eta, bestetik, betiko Gabon kantak: Hator Hator, Olentzero, Oi Bethlem…
Asteazkenean elkartu ziren entsegu orokorra egiteko Arrasateko San Frantzisko elizan eta datorren igandean bilduko dira Aretxabaletan “Sapere aude Sinfonietta” musika taldearekin beste entsegu orokor bat egiteko.

Konta iezadazu

*