2020 - 02 - 28

BIZI DANTZA Ikuskizunean Bizkargiko 40 dantzarik parte hartuko dute

Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Bizi Dantza” ikuskizunaren barne, musika eskolako 40 ikasleek (2 taldetan banatuta) parte hartuko dute zazpi dantza ezberdin dantzatuz saio bakoitzean. Guztira bi saio egongo dira, lehena arratsaldeko 4etan eta bigarrena arratsaldeko 6:30etan, Baztartxo antzokian, abenduaren 23an.  Sarrerak, abenduaren 12an. 17:30etik 19:30era jarriko dira salgai Baztartxo Antzokian. Prezioa 6€. Pertsona bakoitzeko, gehienez 6 sarrera eskuratu ahalko dira.  Hauxe da sinopsia:
“Lurra sortu zen unetik bertatik, jirabiraka dantzari hasi zen bere buruaren eta eguzkiaren inguruan.
Animaliak ere sortu ziren unetik bertatik, dantzari dabiltza lurraren inguruan.
Geu ere hitzaren jabe izan aurretik dantzatzen gara, zaldiak, izurdeak eta tximeletak bezala.
Pozak eta tristurak azaltzeko dantzatzen gara. Barruak agintzen digunean dantzatzen gara. Gure kultura ospatu eta errituak berritzeko. Garen hori mugimenduan jartzeko.
Zangoak luzatuz, gerria mugituz, hegoak astinduz eta ur azpian ere dantzatzen gara gu.
Zatoz gurekin dantzara, atera zure barruko animalia plazara!“
Leire Bilbao
Aktoreak:
PIRRITX-Aiora Zulaika
PORROTX-Joxemari Agirretxe
MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
Oihana Sanchez
Izaskun Forcada

Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Zuzendaritza: Katxiporreta Koop.
Musika: Xabier Zabala, Leire Bilbao
Atrezzoa: Maite Mutuberria, Buruarinak (Ipuitantai S.L.) eta Katxiporreta.
Iraupena: 70 min
Familia-antzerkia: 0-100 urte

Konta iezadazu

*