2020 - 07 - 04

ATE IREKIAK: aktibitate inklusiboa

Bigarren hiruhileko ekintzen artean, garrantzitsuenetako bat musika tresna ezberdinen ezagupenaren inguruko ekintzak antolatzea da. Horretarako, Musika Eskolako ikasle eta irakasleen artean 6-7 urte bitarteko haurrei aurkeztuko dituzte familia ezberdinetako musika tresnak. Interesa duen edozein adinetako  guztieentzako saioak izango dira. Joan zen ikasturtean bezalaxe, aurten ere saio hauek INKLUSIBOAK izango dira, aniztasun funtzionala duten umeak ongi etorriak izango dira, bai dantza eta baita instrumentu ezberdinak ezagutu eta frogatzeko, ume hauentzat aurrera begira dantzatzen edo instrumentu bat jotzen ikasteko lehenengo pauso bat izan daitezkeelarik.
Hauek dira egingo diren aurkezpen saioak:
Perkusiozko instrumentuak, Zeharkako Flauta, Klarinetea, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Bonbardinoa eta Tuba. Biolina, Pianoa, Akordeoia, Gitarra, Gitarra baxua, Gitarra elektrikoa, Bateria,  Trikitixa,  Panderoa, Txistua eta Dantza.
Antolaketari dagokionez, saio gehiengoak  musika tailerretako klase ordutegietan barne erakutsiko dira. Lehenengo saioa otsailaren 3an, 17:45etatik -18:30etara izango da eta azkena martxoaren 12an emango da. Guztiak otsaila-martxoa bitartean burutuko dira.
Informazio gehiago idazkaritzan: goizez 9:30etatik 11:30etara edo arratsaldez 16:00etatik 18:00etara.
Tfnoa:943/851070 / emaila: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com

Konta iezadazu

*