2020 - 04 - 08

2020-2021 Ikasturterako izen ematea – ATZERATU EGIN DA

2020-21 Ikasturterako 1. izen-emate epea, apirilaren 20tik 30era (biak barne) irekiko da. Epe honetan matrikulatzeko aukera bakarrik izango du jada musika eskolan ikaslea denak.
2. epea, maiatzaren 4tik ekainaren 19ra izango da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdina izango dute. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.
•TALDE-ORDUTEGIAK eskuragarri daude musika eskolako iragarki taulan martxoaren 9tik eta behean ere.
•INSTRUMENTU-ORDUTEGIAK, irakasle bakoitzak adostuko ditu bere ikasleekin, ekainaren 22tik 26ra bitartean.

OHARRA:
•Pertsona berak matrikula ditzakeen ikasle kopurua: familia-unitate bakoitzak bera ez den unitate bakar baten matrikulak formalizatu ahal izango ditu.
•Telefonoz edo e-mailez ez da plazarik gordeko.
•Matrikula prezioa: Ikasgai bakarra – 17€  /  Ikasgai bat baino gehiago – 22€ (familia ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan)
Idazkaritzako ordutegiak (eskola-aldian):
9:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara.
**ekainean, 22tik 30era: 9:30etatik 13:00etara (biak barne)

Konta iezadazu

*