2020 - 07 - 08

Musika Hizkuntza-Plataforma online bidez – orain #etxetikmusikaikasten

Ikasturte honen hasieran jakinarazi genuen Musika Hizkuntzako 1. mailako ikasleekin Metodologia berri batekin lanean hasiko ginela. Metodologia hau plataforma digital baten bidez diseinatuta dago, bere izena AulaVirtual da. Egoera berezi honetan egileek aukera eman digute ikasleei eta irakasleei sarbidea dohainik eskuratzeko. Behean daukazue informazioa plataforma honetan sartzeko. Bertan, azaltzen dira 5 esparru ezberdinak:

IKASGAIAK: entonazioa lantzeko musikaren laguntzarekin

DIKTAKETAK: entzumena lantzeko

ERRITMIKA: erritmoko ariketak lantzeko, ohiko modura baina betiere musikaren laguntzarekin, abiadura ezberdinetan. Baita Diktaketa erritmikoak ere bertan daude.

TEORIA: gai teorikoak daude eta esteka bat azalpen bideoekin.

JOKOAK: hemen joko didaktikoa dago betiere lotura zuzena duena tokatzen den gaiarekin.

Beste  material gehigarria dago baita BALIABIDEAK jartzen duen tokian. Jatorrizko bertsioa gaztelaniaz egin zuten eta pixkanaka hizkuntza ezberdinetara itzulpenak egiten ari dira. Gure eskolan euskarazko bertsioarekin ari gara lanean ordaindutako bertsioarekin eta horrelaxe jarraituko dugu. Doako bertsioa gaztelaniaz dago, hala ere sarbidea ematen digute liburu bakoitzeko azken 7 unitateetara eta gauza gehiengoak praktikoak dira.

MATERIALA PLATAFORMA HONETAN DAGO:

https://lenguajemusicalinteractivo.com/

Konta iezadazu

*