2020 - 07 - 08

2020-21 Ikasturterako Matrikulazioa: epeak eta prozedura berria

Matrikulazio-prozesua gauzatzeko zenbait aldaketa ezarri behar izan ditugu, batetik, segurtasun-neurrien eskakizunak betetzeko eta, bestetik, prozesua ahalik eta modu arinenean burutzeko. Beraz, aurten, matrikulazioa jarraian azaltzen den moduan gauzatuko da:

  1. Musika Eskolara 9:30etatik 11:30etara edo 18:00etatik 20:00etara bitartean etorri behar da.
  2. Bertaratutakoan zenbaki bat emango zaio bakoitzari.
  3. Zenbaki horrek adierazten duen hurrenkeran eskolatik deituko zaizue matrikula telefono bidez egiteko.
  4. Matrikularen egiaztagiria etxera bidaliko zaizue posta elektronikoaren bidez.
  5. Matrikularen zenbatekoa iraileko kuotarekin batera kobratuko da.

OHARRAK:

  • Pertsona batek norbere familia-unitatekoa ez den beste familia-unitate bateko kideak matrikula ditzake.
  • Ez da plazarik gordeko ez telefonoz eta ezta emailez ere.

MATRIKULA EGITEKO EPEAK

LEHEN EPEA: maiatzaren 18tik 29ra (biak barne)

Eskolako ikasleak direnak bakarrik matrikula daitezke.

BIGARREN EPEA: ekainaren 1etik 22ra (biak barne)

Ikasle berriak eta 1.epean matrikulatu ez diren eskolako ikasleak matrikula daitezke.

OHARRA: Bigarren epe honetan matrikulatu diren ikasle guztiek (eskolako ikasleek zein ikasle berriek) euren matrikula-inprimakian agertzen den zenbakiaren hurrenkerari jarraituz aukeratuko dituzte talde-ordutegiak.

MATRIKULEN PREZIOAK

  • Ikasgai bakarra: 17€ guztira
  • Ikasgai bat baino gehiago: 22€ guztira

OHARRA: Familia Ugariko kideek %50eko murrizketa izango dute matrikulen zenbatekoan.

IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA: ekainaren 22tik 30era, goizez bakarrik: 9:30etatik 12:30etara

Ordutegi horretatik kanpo harremanetan jartzeko, mezua bidali helbide honetara: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com eta idatziz erantzuna emango dugu.

Konta iezadazu

*