2020 - 09 - 25

Ondo pasa oporrak!

Azkenean iritsi dira oporrak, bai. Atsedena hartu eta indarberrituta etorri datorren ikasturteari aurre egiteko!!!. Gogoratu datorren irailaren 1etik 4ra, biak barne, matrikula egiteko azken epaldia irekiko dela baina aukera hau bakarrik izango da libre geratu diren plazak osatu arteko ikasgaietarako . Eskaintza hauxe izango dugu aukeran: haurrentzako: Musika Hezkuntza Goiztiarra (1-2 urte), Musika Tailerrak: (3-6 urte), Dantza Tailerrak: (4-6 urte). Guztientzako: Musika Hizkuntza – Harmonia – Abesbatza – Euskal Dantza.  Instrumentuak: Pianoa, Akordeoia, Biolina, Zeharkako Xirula, Klarinetea,  Saxofoia, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Bonbardinoa, Perkusioa, Gitarra, Bateria, Trikitixa, Panderoa, Txistu.  Helduentzako: Euskal Dantza eta  Musika Tailerrak.
Bestalde, IRAILAREN 1etik 4ra, IDAZKARITZAko ordutegia hauxe izango da:
goizez 9:30etatik 11:30etara, eta arratsaldez, 5:30etatik 7:30etara. Bitartean, harremanetan jartzea nahi izan ezkero idatzi helbide honetara: bizkargi@bizkargimusikaeskola.com

Hona hemen 2020-21ko egutegia:

Download (PDF, 97KB)

Konta iezadazu

*