2020 - 09 - 25

BARRENETIK SENTITU, BIZI, MUSIKA GOZATU

Anima zaitez! Barrenetik sentitu, bizi, musika gozatu! Ikusi bideoa:  BIZKARGI MUSIKA ETA DANTZA ESKOLA-AZKOITIA

Irailaren hasieran, musika eskola guztiak matrikulazio epeak berriro ere irekiko ditugu. Helburu ezberdinak izango dituzte gerturatzen diren ikasleak,  instrumentu bat jotzea, dantza egitea, abestea edo hainbat musika edo dantza taldeetan parte hartzea. Mota guztietako aukerak izango dituzte, musika tresna klasikoak, modernoak eta sustrai tradizionalekoak. Gainera, dantza taldeetan edota mota guztietako musika taldeetan ere parte hartzeko aukera izango dute, abesbatza, banda, musika talde modernoa, konbo ezberdinak, ea. Gerturatu zaitezte eskolara eta informazio guztia eskuratzeko aukera izago duzue.

Konta iezadazu

*