2020 - 12 - 01

Musika Hezkuntza Goiztiarraren 1. aurkezpena: irailak 8 – 16:00etan

Joan zen ikasturtean bezalaxe, aurten ere Musika Hezkuntza Goiztiarreko Tailerrak abian jarriko ditugu. Aurtengoan, 2018an eta 2019an jaiotako haurrentzako taldeak atera dira. Informazioa helarazteko asmoarekin irakasleak 2 aurkezpen egingo ditu. Bat, irailaren 8an, arratsaldeko 4etan, 2019an jaiotako haurren saioak aurkezteko eta bestea irailaren 11n, arratsaldeko 6:15etan, 2018an jaiotako haurren saioak aurkezteko.

Hona hemen ikasturtean zehar egingo diren saioen ordutegiak:

  • 2019an jaiotakoentzat, asteartean,  arratsaldeko 4etan.
  • 2018an jaiotakoentzat, ostiralean, arratsaldeko 6:15etan.

Bietan ordubeteko saioak emango dira.

Bestalde, azpimarratu nahi dugu helburu nagusien ezagutzaren garrantzia, hau da:
*Musika maitatzearen gogoa piztea
*Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea
*Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez.
*Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.
*Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…
Saio hauetan parte hartzeko, kontuan izan ezinbestekoa dela ikaslea bere guraso edota arduradun batekin etortzea.

OHARRA: 1. aurkezpenean partehartzea librea da, hau da, matrikulatu beharrik ez dago baina kopurua mugatua denez, ezinbestekoa da aldez aurretik telefonoz (943/851070) ,  aurrez aurre edo postaz (bizkargi@bizkargimusikaeskola.com)  izena ematea.

Konta iezadazu

*