Datorren urtarrilean, 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako Musika Hezkuntza Goiztiarra probatzeko aukera eman nahi diegu interesaturik dauden guraso guztiei. Hitzordua, urtarrilaren 20an bi txandatan emango da:
- Urtebeteko haurrentzat, arratsaldeko 5:15etan
- 2 urteko umeentzat arratsaldeko 6:15etan.
Helburuak:
- Musika maitatzearen gogoa piztea.
- Musikaren bidez ume eta gurasoen arteko harremanak indartzea.
- Umearen garapen integrala lortu musikaren bidez.. Hau da, gaitasun kognitiboak, psikomotoreak, afektiboak, sozializazioa eta komunikazioa garatzea banakotasuna eta berezkotasuna galdu gabe.
- Zenbait gaitasun musikalak garatzea; baita, gaitasun erritmiko-psikomotorea, ahotsa, entzumena eta musika tresnen bidez sustatzen direnak ere.
- Gurasoei zenbait errekurtso ezagutaraztea: haur kantak, poesiak, ipuin musikalak, dantzak, jolasak, psikomotrizitateko ariketak…
Informazio gehiago bizkargi@bizkargimusikaeskola helbidean eska daiteke.
Jarduera hau doakoa izango da. Betebeharren artean, guraso baten partaidetza eskatzen da.
Arduraduna: Itsasne Fernandez