BIZKARGI
Musika eta Dantza Eskola

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza,
Unibertsitate eta Ikerketa Sailak
baimendutako Musika eta Dantza Eskola.
Escuela de Danza y Música autorizada por el
Departamento de Educación, Universidades e
Investigación del Gobierno Vasco.

1.MAILA 1.0. [3 urte · HH3]

MUSIKA TAILERRA

NORENTZAT: 3 urteko umeentzat.
MAIZTASUNA: astean 30 minutuko bi saio.
RATIOA: 10 ume gehienez.

 

HELBURUAK

  • Sormena bultzatzea; soinuak inprobisatuz, norberaren gorputzarekin edo instrumentuen bidez. 
  • Pultsua eta erritmoa praktikatzea; erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bidez.
  • Zentzumen munduan murgiltzea; umeen hurbileko soinu eta hotsen bidez entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko.
  • Gorputz adierazpena lantzea; mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
  • Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea; jarduera praktikoen bidez eta umeei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.