Bizkargi Musika eta Dantza Eskola

Bi helburu nagusi ditu; batetik, edozein adinetako zaletuei musika eta dantza ez arautua irakastea, eta, bestetik, bokazioa eta gaitasuna erakusten duten ikasleei ikasketa profesionalei buruzko orientabidea eta horiei ekin ahal izateko prestakuntza ematea.

BIZKARGI Musika eta Dantza Eskola Hezkuntza Sailak, Udalak eta Eskolako erabiltzaileek finantzatzen dute. Eskolak, beraz, hiru diru iturri horiei esker garatzen du bere hezkuntza jarduera.

ESKOLAKO IRAKASKUNTZEN HARTZAILEAK

Edozein adinetako ume eta helduak.

 

HELBURUAK

  • Musika eta Dantza irakaskuntza ez arautua eskaintzea; funtsean alderdi praktikoa landuz eta, batez ere, ikasleak talde jarduerak egitera bideratuz.
  • Adin guztietako ikasleak musika eta dantza (kultura ondasunak) irakaskuntzetan trebatzea eta heztea; haien eskura kalitatezko musika  eta dantza irakaskuntza jarriz.
  • Irakaskuntzaren programazioetan ezarritako helburuen lorpen maila handienera iristea; programazioak ikasleen interesetara, dedikaziora eta ikaskuntza erritmora egokituz.
  • Musika irakaskuntzan profesionalki jardun nahi dutenei irakaskuntza profesionalerako sarrera erraztea; sarbide probak  gainditzeko prestakuntza sakonagoa emanez
  • Herriko musika eta kultur ekimenetan parte hartzea; ekimen bakoitzean parte hartzen duten taldeekin elkarlanean arituz eta, horrela, herriko kultur bizitza dinamizatzen lagunduz.