2018 - 04 - 22

Apirilaren 23 eta 24an bi entzunaldi emango dira Elkargunean

Sin título-1

Datorren astelehenean eta asteartean, apirilaren 23 eta 24an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolako ikasleek bi entzunaldi emango dituzte, Elkarguneko “Oteiza” aretoan. Hauek dira entzungo ditugun musika tresnak: Gitarra, akordeoia, klarinetea, saxofoia eta zeharkako flauta. Asteleheneko entzunaldia: 18:30etan izango da eta asteartekoa 18:00etan. Guztiak gonbidatuta zaudete.
Hona hemen egitarauak:

Azkoitiko 44. Dantzari Txiki Eguna, apirilaren 22an (igandea)

dantzari txiki2018

Apirilaren 22an, igandean,  urtero bezalaxe, “Bizkargi” Musika eta Dantza eskolako ikasleek parte hartuko dute, herriko “Txalkor” Txistulari Taldeak antolatzen duen Dantzari Txiki egunean. Protagonistak, herriko haurrak izango dira. Partehartzaileak: “Floreaga” Ikastetxeko eta “Xabier Munibe” Ikastolako KANDIOLA Dantza taldeak eta BIZKARGI Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.
Beraz, herritar guztiok musikaz eta dantzaz girotutako egun alai bat pasatzeko aukera izango dugu. Hona hemen egitaraua:

Kontzertu Solidarioa apirilaren 20an Baztartxo Antzokian

Marea urdina

2016an, Donostiak, Europako kultur hiriburua izan zenez, europar Jaialdia antolatu zuen. Donostian eta Euskal Herria osoan aukera paregabea izan genuen herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat eta hainbat gazteen kontzertuak entzuteko eta partekatzeko. Azkoitian, lau talde ezberdinak izan genituen, gehiengoak Alemaniakoak. Harrezkero, Bizkargi Musika Eskolako gazteen nahia izan da beraiek ere atzerrira bidaiatzea, musika aitzakia bezala hartuz eta elkarlaneko egitasmo batekin Jaialdi erraldoi honetara joatea.
Aurten, 2018an Leewarden (Holanda) Europako Kultur Hiriburua da eta Sneek-ek, hartu du erreleboa europar musikari gazteen Jaialdia antolatzeko. 13th Edition of the EUROPEAN YOUTH MUSIC FESTIVAL.
Donostiako Udal Musika eta Dantza Eskolak aukera paregabea eman digu gonbidapena luzatu digutenean “Bizkargi” Abesbatza beraien ikasleekin elkartuz programa bateratu bat prestatu eta parte hartzea posible eginez. Donostiko eta Azkoitiko udalei esker, ekintzen egutegi bateratu hau prestatzea posible izan da: apirilaren 20an, Azkoitiko Baztartxo Antzokian 1. kontzertua eta maiatzaren 3an Donostiko Antzoki zaharrean 2. kontzertua.  Azkenik eta Holandan beste 2 Kontzertuetan parte hartuko dute.

Hau guztia dela eta, Musika Eskolatik haratago joatea nahi izan da, herriko MAREA URDINA egitasmoarekin bat eginez eta Kontzertu hau Solidarioan bilakatuz. Autismoa duten pertsonen inguruko sentsibilizazioa bultzatzeko babesa ematea nahi diogu eta beraiei eskainitako Kontzertua izango da.
Bestalde eta ekitaldiari amaiera emateko, Marea Urdina abestia grabatu duten musikoak ere jotzera eskaini dira . Hona hemen abestia entzuteko esteka: Marea Urdina
Zuek ere abestu dezakezue guztiokin. Animatu zaitezte ikasten!
Sarrera 3€(bakarrik helduentzat): Musika Eskolan bertan apirilaren 9tik aurrera salgai egongo dira . Bertan jasotzen dena, osorik Marea Urdina egitasmoarentzat izango da.

2018-19 Ikasturterako matrikulazioaren 2. epea, apirilaren 9an irekiko da

musik3

Datorren ikasturterako 2. matrikulazio epeari hasiera emango diogu datorren astelehenean apirilaren 9an. Matrikulazio hau ikasle guztientzat izango da eta plazak osatu arte. Hona hemen informazio guztia: epealdia, apirilaren 9tik ekainaren 15ra irekiko da (biak barne). Beraz, epe honetan, ikasle berriak eta lehengoak, aukera berdinak izango dituzte. Hau da, ordu aukerako lehentasuna, matrikula orrian agertzen den zenbakiaren arabera izango da.

Idazkaritzako ordutegiak (eskola-aldian): 09:30etatik 11:30etara eta 16:00etatik 18:00etara izango da.

**ekainean, 22tik 29ra: 09:30etatik 13:00etara (biak barne)

Talde ordutegiak eskuragarri  dituzue musika eskolako iragarki taulan eta baita hemen ere :

Hasi dira lehenengo entseguak Holandarako

2Holanda

2018ko maiatzaren 8tik 11 arte,  XIII. Europako Musikari Gazteen Jaialdia ospatuko da Sneek-en (HOLANDA). Hori dela-eta, Donostiko Udal Musika eta Dantza Eskolak, bidaia antolatu du eta “Bizkargi” Abesbatza gonbidatua izan da beraiekin bat egin eta programa bateratu bat egiteko. Gaur, Juantxo Zeberiorekin lehenengo entsegua izan dugu Azkoitin. Hurrengoa Donostiko Musika Eskolan egingo da, martxoaren 16an.
Bestalde, Holandara joan aurretik bi kontzertu emango dituzte elkarrekin, lehenengoa Baztartxo Antzokian apirilaren 21ean eta bigarrena Donostiko Antzoki Zaharrean, maiatzaren 3an. Hona hemen argazki batzuk:

XIX. Taldez talde – Herriko Musika banda eta musika eskolako Gazteen orkestra

girlTbn5 copia

Bizkargi musika eta dantza eskolak, Udalaren babesarekin antolatzen duen Taldez-talde egitasmoaren XIX. edizioaren barne,  martxoaren 18an hirugarren emanaldia ospatuko du Kontzejupean. Kontzertu honekin amaiera emango dio aurtengo edizioari. Bertan,  Musika Eskolako Gazteen orkestra eta Herriko Musika Banda entzuteko aukera izango dugu, lehen zatian bakoitza bere programarekin eta bigarrenean elkarlanean arituko dira. Zuzendaritza lanetan, Carlos Muñoz eta Gorka Errezil. Hona hemen egitaraua:

XIX. Taldez talde – Euskal musika tresnak eta Dantzariak

folk taldez

Martxoaren 4an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XIX. Taldez-taldeko edizioari hasiera eman zion. Datorren igandean, martxoaren 11n,
Euskal Musika tresna ezberdinak, dantzariak eta abeslariak ere ikusteko aukera izango dugu. Amaiera emateko martxoaren 18an  Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak.  Guztiak, Kontzejupean eta eguerdiko 13:00ean ospatuko dira.
Hona hemen datorren igandeko egitaraua:

XIX. TALDEZ TALDE KONTZEJUPEAN

IraurgiBizkargi16

Martxoaren 4an,igandea, Taldez-taldeko XIX. edizioaren lehenengo ekimena ospatuko da Kontzejupean, eguerdiko 13:00ean. Bertan, Iraurgi eta Bizkargi abesbatzek arituko dira Iñaki Maidagan eta Maje Larrañagaren gidaritzapean.
Hona hemen egitaraua:

XIX. Taldez talde Kontzejupean

WEBTaldez XIX-1

Martxoaren 4an, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolak XIX. Taldez-taldeko edizioari hasiera emango dio. Urtero bezalaxe, hiru ekintza mota antolatu dira: lehenengoa Iraurgi eta Bizkargi Abesbatzak. Bigarrengoa , martxoaren 11n, Euskal Dantza eta Musika tresnak eta amaiera emateko martxoaren 18an Musika Eskolako Gazte Orkestra eta Herriko Musika Banda izango dira protagonistak. Guztiak, igandean ospatuko dira, eguerdiko 13:00ean Kontzejupean.

Haize-metalezko musika tresnen aurkezpena:otsailaren 19an eta 20an

tronboIkas

Martxoan, herriko Musika Bandako kideen bitartez, haize-metalezko musika tresnen aurkezpena egingo da Musika Eskolan. Tronpeta da, beraien arteko bat. Tronboia, aerofonoen familiako instrumentu bat da.Soinua, tubo mugikor baten ondorioz sortzen da.Instrumentu hau, metalezkoa da. Periodo barrokoan eta klasikoan, asko erabiltzen zen abesti erlijiosoetan, baina horain, oso garrantzitzua da orkestetan. K.a 3000. ean, gizakia metala aurkitzen duenean, metalezko instrumentuak sortzen asten dira: tronpeta, tronboia, tronpa…
Tronboia, airezko instrumentuekin batera kokatzen da orkestan. Tronpetan bezala, bere tinbrea aldatzen da sordina erabiltzen  bada.Tronpeta handi bat bezalakoa da, baina hura baino grabeagoa. Entzun tronboia C. Bill-ekin:M. Jacksonen Thriller: Halloween 2014 Trombone Arrangement

Bi motatako tronboiak daude: irristagailuduna eta pistoiak dituena. Irristagailuduna, aurrera eta atzera irristatzen den irristailu bat dauka. Pistoiak dituena, tronpetan bezala, hiru pistoiak ditu.
Nola jotzen da? Irristailua irristatzean, tutua luzatzen da soinu berriak sortuz. Efekturik barregarriena lortzen da irristailua mugitzen eta airea botatzen aldi berean; teknika horri glissando deitzen zaio. Hona hemen koloretako tronboiak eta tesitura: