2017 - 12 - 17

INFORMATIKA MUSIKALA

II. mailatik aurrerako ikasleei zuzendutako talde-saioak dira.

IRAKASLEA: Xabier Alberdi Alberdi

MAIZTASUNA: Talde-kopuruaren  arabera astean, ordubete edo ordu eta erdiko saioak dira.

Gaur egun informatika nonahi dago, arlo guztietan, eta musikak ez dio ihes egiten errealitate horri. Musikariak bere partiturak editatu eta inprimatu ahal ditzake, entzumen eta erritmo-entrenamenduko ariketak egin ditzake, hainbat soinu nahastu, sortu eta manipulatu ahal ditzake, grabatu, nahastu… Aukera anitz daude. Modu honetan Musika Eskolak bere ikasleei informatika musikalean sartzeko eta edozein mailatan ikasteko aukera eman nahi die.