MUSIKA TAILERRA
6 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.
IRAKASLEA: Edurne Alberdi Juaristi
MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.
RATIOA: gehienez 15 ume.
HELBURUAK:
- Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin edo eskolako instrumentuen bidez soinuak inprobisatuz.
- Pultsua eta erritmoa praktikatzea erritmo-eskema eta partitura ez konbentzionalen bitartez.
- Entzumen bereizkuntza lantzeko eta indartzeko, zentzumenen munduan murgildu, haurraren hurbileko soinu eta hotsen bitartez.
- Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreografia berriak ikasiz.
- Hizkuntza musikaleko zenbait ikur grafiko ezagutzen hastea, jarduera praktikoen bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.
JARDUERA OSAGARRIA:
6 urteko Musika Tailerretako haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.
Ikasturteko bigarren hiruhilean antolatzen dira.
Jarduera hauen bidez, 1. mailako azken urtean dauden ikasleek, zuzenean instrumentu guztiak frogatzeko aukera izango dute. Izan ere, hurrengo ikasturtean gehienak instrumentu-saioarekin hasiko dira. Aldez aurretik Musika Eskolan irakasten diren instrumentuak ikusi, frogatu, konparatu eta hobeto aukeratzeko asmoarekin antolatutako jarduera da.
KONTAKTUA INSTRUMENTUAREKIN – BIOLINA: aukerakoa
6 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.
MAIZTASUNA: astean behin. Denbora, taldearen arabera antolatzen da; hala ere, gehienez ikasle bakoitzeko 15 minutukoa da.
RATIOA: gehienez 4 ume
HELBURUAK:
6 urteko haurren biolin ikasketak, Suzuki metodoan oinarritzen dira.
- Postura egokia lortzea(bizkarra zuzen, hankak tinko, besoak lasai…)
- Haurraren motibazioa sustatzeko, ariketa ezberdinak egitea arkuarekin zein biolinarekin
- Biolina eta arkuaren arteko koordinazio egokia lortzea
- Soinuaren garrantziaz ohartzea, tonu goxoa lortu ahal izateko.
DANTZA TAILERRA
6 urteko haurtxoei zuzendutako talde-saioak dira.
IRAKASLEA: Aitor Sorazu Segurola
MAIZTASUNA: astean 2 egun, bakoitza berrogeita bost minutuko saioa.
RATIOA: gehienez 15 ume.
HELBURUAK:
- Sormena bultzatzea norberaren gorputzarekin egin ditzakeen mugimenduak deskubrituz.
- Erritmoa lantzea musikaren erritmo desberdinen bitartez.
- Zuzendutako jolasen bitartez, haurra folklorearen arlo desberdinetara (kantuak, dantzak, ipuinak, esaerak…) hurbiltzea.
- Gorputz adierazpena landu, mugimenduak inprobisatuz eta koreogradia berriak ikasiz.
- Euskal dantzetako zenbait pauso ezagutzen hastea, jarduera praktikoen bitartez eta haurrei ezagunak zaizkien adibideak erabiliz.
- Oreka eta koordinazioa lantzea, bai norberarena eta baita taldearekikoa ere, ariketa desberdinen bitartez.